Mungiak Naizen Alkarteari emongo deutso AMAtxu Saria

Bizkaie! 2026-04-27 12:04   Kulturea

Edadebako transexualen alde egindako lanagaitik jasoko dau autortzea

Maiatzaren 3an saria jasoko dau edadebako transexualen familiak ikusarazoteko eta laguntzeko egindako lanagaitik. Ekitaldi maitagarria izango da eta Mungiak bere ibilbidean eskuzabaltasunez eta trukean ezer espero barik emon dituen petsona eta erakundeak autortuko ditu.

Aurten, Naizen Alkarteari emongo jako saria, edadebako transexualen familiek osotutako alkarteari. Naizen entzutetsuak lan nekatuezina egin dau beren seme-alaba transexualei laguntzen deutseen familiei laguntzea eta tresnak eskaintzeko. Askotan, familia horreek bakarka ibilten dira, duda eta bildurrei aurre eginez baina beti maitasun sakonenetik. Naizen-en laguntzeari esker, indarra eta beharrezko baliabideak topau leikiez beren seme-alabei oinarrizko prozesuetan laguntzeko.

Mungiako Udalak alkartea saritzea erabagi dau, itzalpean luzaro egon dan errealidadea ikusarazoteko egindako lan baliotsuagaitik. Naizenek, laguntzea eta baliabideak emoteaz gan, aldaketa esanguratsuak bultzatzen ditu, itxaropen eta alkartasun-ingurunea sortuz. Bere lana oinarrizkoa izan da ume bakotxa norbera izatearen harrotasunagaz hazi ahal izateko, bildurrik eta segurtasun faltarik barik.

AMAtxu Saria emoteko ekitaldia eguerdiko 13:15ean izango da, Mungiako Landesa plazan, San Jose Etxe-Alai egoitzearen atzeko parteanan. Tokiko komunidadea Naizen alkartearen eta bere ahaleginagaz, gizarte inklusiboago eta bidezkoago bat lortzen laguntzen daben pertsona eta erakunde guztien lana omentzeko batuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu