Gernikako Arbolearen xilografia jaso dau Imanol Pradalesek

Bizkaie! 2026-04-27 07:57   Kulturea

Balio historiko eta emozional handiagaitik nabarmentzen dan lana.

Imanol Pradales eta Ana Otadui. | Ikusi handiago | Argazki originala

Gernikako Bonbardaketearen 89. urteurrena gogora ekarteko jardunaldietan, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko buruak 1937ko apirilaren 26ko bonbardeotik bizirik urten eban Gernikako Arbolearen xilografia emon deutso Imanol Pradales Gil Lehendakariari.

Ekitaldi instituzionala Zalloko kanposantuan, bonbardaketearen biktimei omenaldiaren ostean egin da egungo Gernikako Arbolearen barrutian, Euskal askatasunen sinboloaren aurrean, Otaduik xilografia emon deutso Lehendakariari. Bere balio historiko eta emozional handiarengaitik nabarmentzen dan lana da, gaur 89 urte foru uribilduak sufridu eban bonbardaketa suntsitzailearen ostean iraun dauelako.

Lehendakariak xilografia hori Batzar Etxean jasota indartu egiten da erakundeek memoria historikoaren aurrean eta Gernikak Euskal Herriarentzat dauen bake ondarearen aurrean daben konpromisoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu