Francisco Letamendia 'Ortzi' hil da
2026-04-27 07:45 KultureaEuskal Herriko historiari buruzko maninatxu bat lan ditu argitaratuak.
Francisco Letamendia Belzunze Ortzi (Donostia, 1944 - Bilbo, 2026) ezker abertzaleko militante historikoa hil da, 82 urte zituala. Zuzenbidea ikasitakoa, EHUko irakaslea, politikagintzan ibili zan transizino garaian.
Letamendia hiru jardueratan nabarmendu zan, abokatu, politikari eta hamarkadetan zehar irakasle. Zuzenbide ikasketak eginda, Burgosko prozesuan auzipetutako euskal herritarren abokatuetako bat izan zan 1970ean, baina Parisera jo behar izan eban gero, igesi.
Francisco Franco diktadorea hil ondoren zabaldutako ziklo politikoan egin eban salto instituzinoetara. 1977an, Euskadiko Ezkerraren izenean aurkeztuta, diputadu aukeratu eben Espainiako Kongresurako eta bete-betean bizi izan eban Espainiako Konstituzinoa osotzeko prozesua. Autodeterminazinoa konstituzioan txertatzea proponidu eban, Espainiaren zatiezintasuna aldarrikatzen dauen artikuluaren aurrean beste proposamen bat eginda: Konstituzioa Espainiako Estaduaren nazioaniztasunean oinarritzen da, bere herrien arteko alkartasunean, eskualde eta nazinoen autonomiarako eskubidean eta azken horreen autodeterminazino eskubidean baina ez zan aurrera atara eta, beraz, konstituzinoa berresteko erreferenduma egin aurretik kargua itxi eban; aurrerago, Herri Batasuna alderdira batu eta diputadu izan zan 1979tik 1982ra.
Jardun akademikoari be ekin eutson Parisen eta EHUko Politika Zientzietako irakasle bezela. Espainiako Auzitegi Gorenak sei hilabeteko zigorra ezarri eutson, 1978ko mitin batean ETA goratu ebalakoan Letamendia kritiko agertu arren ETAren jarduera armatuagaz.
Beste alde batetik, Euskadiko historia: euskal nazionalismoa eta ETA) eta 2009an argitaraturiko Estructura politica del mundo del trabajo: fordismo y postfordismo ikerketa eta ELA sindikatuari buruz 2004an plazaratutako liburua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
