'Kantua ez da agurra, ondoetorria baino'

Bizkaie! 2026-04-24 11:00   Musikea

Agur joan ziranentzat, agur geugaz egon nahi ez dabenentzat edo geugaz egon ezin diranentzat.

Arrazoi ugari egon daitekez, baina denporeak baino ez dauka erantzuna.

Agur.

Modus Operandisek bidaia aurkezten deusku, bizitzan zehar konpontzen ez ditugun gauzei buruz berba eginez, arazo horreek konpontzeko aukerak ditugun arren. Azken finean, bizitea erabagiz josita dago eta geuk erabagiten dogu bizi ala ez.

Bidaia joan eta itzuliez beteta dago. Modus Operandis taldeak galdutakoa bilatzen iges egiten dau baina berreskuratu eta barriro esan behar deutso agur, datozen gauza edo persona barriei ondoetorria emoteko helburuz.

Abestia eguneroko egoerak sinbolizetan dituan elementuz eta erreferentziaz ganezka dator: argizaria / hartu-emonak, bala bat / aukerea eta erabagia, Kill Bill filmeko Huma Thrurman-en hilkutxako eszenan dauen jarrerea...

Musikeari jagokonez, reggaea dakar Modus Operandisek, estrofak reggaera eroanez eta estribilloak pop ikutuaz, UB40 taldeak inspirauta. Bidaia igaro ahala, kantuak bere eraldaketa propia eskainiko deusku, metalei bere lekua emonez, guztiz aldatzen dau, entzulea ezustekoz hartzen dauen amaieran soul gospelera igaroz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu