Janus Lester, Gozategi, Su Ta Gar, Iseo & Dodosound eta Hofe Mungian
2026-04-24 10:27 MusikeaMungiako Udalak San Pedro jaietarako musika programazino bikaina iragarri dau.
Aurreko edizinoetan bezela, musikea izango da jaietako zutabe nagusietako bat, eta askotariko eskaintzea iragarri dabe edade eta gusto guztietarako. Kontzertu aitagarrienen artean izen handiko artista eta taldeak dagoz, Mungiako eszenatokiak energiaz eta emozinoz beteko dituenak.
Jaien hasiera ofiziala bagilaren 28an izango da, domekan, Foruen Plazan, Janus Lesterren kontzertuagaz, bere euskerazko pop estilo freskoagaitik ezaguna. Halan da be, barikutik aurrera, motorrak berotzen joateko aukerea izango da.
Bagilaren 29an, astelehenean, Gozategiren txandea izango da. Mungian oso talde maitatua da Gozategi eta Foruen Plazako agertokian agertuko jakuz euren jai-estilo bereziagaz, musika tradizionala ikutu modernoagoakaz buztartuz.
Garagarrilaren 3an, barikuan, Su Ta Gar euskal rock talde ezagunaren kontzertua izango da, zuzeneko indartsuak Foruen Plazea astinduko dau eta txosnetan, barriz, Hofek, uriko eszenako artista ospetsuak, jaiari eutsiko deutso bere proposamenagaz, egungo erritmo freskoz beteta.
Jaiei amaierea emoteko, garagarrilaren 4an, zapatuan, Foruen Plazan Iseo & Dodosound agertuko da, reggae, dub eta elektronikea eskaintzeko.
Horrezaz gan, aurten be, Mungiak ateak edegi deutsee bertako taldeei, izan be, txosnen gunean, Mungiako talde bik joteko aukerea izango dabe 2026ko San Pedro jaietan, gure
herrian aurkeztuko diran artistakaz agertokia konpartiduta.
Programazino horregaz, Udalak, Jai Batzordearen bitartez, jai parte-hartzaile eta edegiak eskaintzeko konpromisoa berresten dau, herritar guztientzat pentsauta, musikea batzeko eta disfrutetako elementu nagusia baita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
