Lehenengo txitea jaio da Areetan, Mesedeetako eleizako kanpantorrean

Bizkaie! 2026-04-24 09:44   Pil-pilean

Mercedes eta Tony izeneko belatz handi gazteak bikotekide dira.

Orain urtebete Areetako Mesedeetako Ama Birjinearen eleizako torrean kokatzea erabagi eben eta horren ondorioz, biodibersidadea sustatzeko programearen esparruan, Getxoko Udalak habia bat jarri dau harrapari horreen ugalketea errazteko. Holan, uri-eremuan belatz erromesen presentzia sendotzea da asmoa, zehatz, Getxon eta Euskadin uri-ingurune batean habia egin daben lehenengoak dira. Gaur egun, bikotea sendo kokatuta dago torrean, eta habi-kaxea ugaltzeko toki lez hartu dabe eta lehenengoa arrautzetik kanpo dago daborduko, jaio egin da.

Proiektuak, Anticimex (izurriteen kontrolean liderra dan konpainia), Bizkaiko Belatz Handiaren Ikerketa Taldeko espezialisten eta Mesedeetako Ama Birjinearen Eleizaren beraren laguntzea dau. Monitorizautako habia-kutxa instaleteak aukerea emoten dau belatz bikotearen ugalketearen aurrerapena zuzenean ikusteko, hegazti harrapari horreek uri-ekosistemen orekan daben oinarrizko rola erakutsiz. Carlos Sergio Ingurumeko zinegotziak azaldu dauenez, hainbat ekimen egiten ditugu Getxon biodibersidadea sustatzeko, uri jasangarriago baterantz aurrera egiteko gure jarrera sendoaren barruan. Oso pozgarria da ikustea zelan erakundeen arteko lankidetzeak aukerea emoten deuskun holako proiektuak bultzatzeko, baita konzientziazino soziala sustatzeko be.

Belatz bikote hori Getxon finkatzea oinarrizkoa da uriko hegazti espezien populazinoa kontroletako, besteak beste, etxe-usoena, pagausoena edo arabazozoena, higiene eta osasun arazo handiak eragin leikezalako inguruneetan: oso harro gagoz proiektu honen parte aktibo izateaz. Uriko biodibersidadea sustatzeko oinarrizko ekimena da eta, aldi berean, kontrol naturala bermatzen da, populazinoak modu egonkorragoan eta jasangarriagoan erregulauta, Julen Zuberogoitia, Anticimexeko hegaztien kudeaketa iraunkorrean espezializautako produkzino managerra eta Bizkaiko Belatz Handiaren Ikerketa Taldeko espezialistearen eretxiz.

Belatz bikotea behatzeko egunero bertara, Areetako eleizara, joaten diran ornitologo eta hegaztizaleak disfrutetan dagoz, txoriak lasaitasun osoz ikusten baitira, habira egiten dituen joan-etorriez gozauta, uriko mobimentu handira ohituta baitagoz. Herritarrek bikotea eta euren lehenengo txitea zuzenean ikusteko aukerea dago udalaren webgunearen bidez

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu