Bibolin soinuak entzungo dira Gernikako Arbolearen ondoan bakea eskatzeko
2026-04-24 07:50 KultureaHiroshimako bonba nuklearretik eta nazien holokaustotik onik urten ebenen omenez.
Gernikako Batzar Etxeak bakearen aldeko musika-emonaldi txikia jasoko dau, foru-uribilduaren bonbardaketea gogora ekarteko egingo diran ekitaldien aurrerapen lez. Hurrengo geralekuak Gernikan, Parisen, Berlinen, Auschwitzen eta Vatikanoan izango dituan eta helburua munduko bakerako deia egitea dauen munduan zeharreko Itxaropenerako Bibolinak kontzertu ibiltariek osotutako ekimenaren aurkezpena da.
Gernikako Arbolatik metro gitxira, eta emonaldi horreen aurrerapen lez, bihar bibolin bi entzungo dira, bata Hiroshimako bonbardaketa atomikotik mirariz onik urten ebenen alde eta bestea nazien Holokaustotik bizirk urten ebenen alde. Kasu bietan, bakearen alde.
Aurkezpen ekitaldian izan dira Ana Otadui Biteri, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko burua; Minoru Watanabe Itxaropenerako Bibolinak mundu mailako birearen eta Kids Guernica Gobernuz Kanpoko Erakundendeko arduraduna; Ai Yoshida bibolin-jole japoniarra; eta Gontzal Rodríguez Agudo bibolin-jole euskalduna.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
