Ezagutza kolektiboa eregiteko konbita 45. EHUko Uda Ikastaroetan
2026-04-23 12:44 KultureaJagoletzatik eregitako etorkizun inklusibo eta barritzailea ardatz.

Gaur aurkeztu dabe Bilbon, BBVA Fundazinoaren egoitzan, EHUko Uda Ikastaroen 45. edizinoa. Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak, Laura Poderoso BBVA Fundazinoko zuzendariordeak eta Idoia Otaegui Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak 2026ko prestakuntza programeari buruzko argibideak emon ditue.
Bagilaren hasieratik irailaren amaierara bitartean, danetara, 133 Uda Ikastaro eta 29 workshop programau dira. Jarduera kopuruari erreparauta, Donostia, Bilbo, Baiona eta Gasteiz izango dira gune nagusiak. Era berean, lurraldean zehar presentzia zabaltzeko helburuari eutsiz, eskaintzea beste hainbat udalerritara be helduko da, besteak beste, Aramaio, Ataun, Beasain, Bermeo, Gernika-Lumo, Irun, Lesaka, Oñati, Ordizia eta Zaldibiara.
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak nabarmendu dauenez, aukeratutako goiburuak badauka guretik asko. -Emon ta zabal zazu- horri jarraitzen deutso, gu gara zu be bazaralako eta kolektibotasun horrek egiten gaitu handi. Indibidualismoa gailentzen dagoala dinoenen aurrean, Uda Ikastaroek gutasuna azpimarratu nahi dabe, pentsaurik, alkarregaz pentsau eta hausnartuz, danon artean, bidea egiteko eta esku artean ditugun erronka handiei erantzuteko. Bakarkako ideak taldean jorratzen diranean aberastu egiten baitira, eta horregaitik gizarteak dituan kezka edo ardurei erantzuteko proposamenak batu dira 45. Edizio honetan.
Kontuak kontu UIK, ezagutzak konpartiduteko eta gogoetarako topagunea izateko dator, EHUren Uda Ikastaroak Fundazinoak (UIK) urteetan zehar metatutako esperientziari eta ezagutzearen arloan dabizen askotariko erakunde eta profesionalakaz eregiteko lankidetzeari esker, Uda Ikastaroak gizartearen erronka nagusien inguruko dibulgazino, eztabaida eta gogoetarako erreferentziazko gune bihurtu dira. Urtero, ikuspegi anitzeko eta kalidadeko prestakuntza-programea eskaintzen da, egungo gai nagusiei erantzuteko helburuz.
Lankidetza estrategikoak giltzarri dira UIKren jardunean; horren erakusgarri da Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta BBVA Fundazinoaren konpromiso sendoa, proiektuaren garapena eta jarraikortasuna bermatzeko.
Idoia Otaegui UIKko Zuzendari akademikoak azaldu dauenez, aurtengo kanpainako bidez mezu sinple baina oso esanguratsu bat zabaldu nahi dogu: ideak, konpartiduten diranean, ez dira galtzen, hazi eta eraldatu egiten dira, izan be, ezagutzak benetako esangurea besteakaz konpartiduten diranean hartzen dau, galdera barriak sortu eta veste bide batzuk edegiteko kapaz dan esperientzia kolektibo bihurtzen danean. Uda Ikastaroak horretarako espazio pribilegiatua dira: alkargune bat askotariko personak batzeko, bakotxak bere ikuspegia, galderak eta esperientzia ekarriz, pentsamendu indibiduala ezagutza kolektibo bihurtzeko. Horregaitik, Descartesen esaldi ezaguna berrinterpretau eta holan sortu da aurtengo leloa: -Pentsetan dozulako gara-.
Informazino gehiago hemen.
Matrikulazio epea zabalik
Ikastaro bakotxa hasi arte izena-emoteko aukerea izango dabe interesatuek.
• Epea: apirilaren 23tik ikastaro bakotxa hasi arte.
• Izen-emotea eta informazino osoa: www.uik.eus
Prezioaren murrizketei jagokenez, ikastaroetan matrikulea egiteko momentuan zein ostatuari jagokonez, beherapenak dagoz. Informazio orokorraz gain, gomendagarria da ikastaro bakotxaren jarduera fitxa zehatza konsultetea.
Uda Ikastaroetan sartzea errazteko, 18 eta 25 urte bitarteko gazteek eskaintza berezia izango dabe: ikastaro gehienetan 25 euro baino ez dabe pagau beharko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
