'Itsasoaren doinua' eta 'Las ideas prietas' protagonista
2026-04-23 12:02 KultureaBizkaIdatz XVIII. Literatura Saria gaur hasiko da.
Bizkaitarren talentua eta sormen literarioa bultzatzea, indartzea eta sustatzea da BizkaIdatz XVIII. Literatura Sarien helburua eta, ondoren, horreen zabalkundea egitea. Bertan hamasei urtetik gorako persona fisikoak aurkeztu daitekez eta euren lanak originalak izan behar dira; inondik inora ezin dira aurretik argitaratuak izan, ez zatirik, ez osorik.
Parte hartzen dabenek gitxienez baldintza honeetako bat bete behar dabe: Bizkaian jaioak izatea, bestela, erroldauta egotea oinarrietako Foru Dekretua argitaratzen danean edo oinarriak argitaratu aurretik urtebetez gitxienez Bizkaian erroldauta egon izana.
Aurreko edizino bietan, edozeinetan, lehen saria irabazi daben personek saririk jaso ez eben modalidadean parte hartu leikie aurtengo deialdian (euskeraz edo gaztelaniaz).
Istorio honeetako bat jarraitu behar da:
Itsasoaren doinua, Haizea Lópezek idatzita.
Las ideas prietas, Gaztea Ruizena.
Idazlanak aurkezteko epea zabalik 2026ko irailaren 11ra arte.
Oinarriak, izena emoteko inprimakia eta banku-helbideratzearen fitxea deskargau, edo Foru Liburutegian papelezkoak jaso.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
