Pantxoa eta Peioren azken birearen barruan, maiatzaren 9an Santutxura bueltauko dira
2026-04-23 07:45 Musikea1976an Santutxun egindako euskal kantuen jaialdia auzokideek nahi baino arinago amaitu zan. Ikurriña bat tarteko, Polizia Nazionalak kargau eta kontzertua bertan behera itxi eban.
Aurten, 50. urteurrena aprobetxauta, jaialdia barriro egingo dogu, Pantxoa eta Peioren azken birearen barruan, maiatzaren 9an. Belaunaldi bati eskertzea egin eta auzolanerako prestutasuna aldarrikatuko dogu, Santutxu euskaldun baten alde.
Oso eskertuta gagoz kontzertu honek sortu dauen ilusinoa eta espektatibea ikusita. Gure aurreikuspen guztiak gainditu dira, oso denpora gitxian, sarrera guztiak agortzeraino.
Holako ekitaldi bat ospatzeko auzoan ditugun aukerak mugatuak dira. Berrio-Otxoako pabilioia da aukerarik egokiena, baina aforo mugatua dauka, eta horrek ekarri dau eskaera baino sarrera gitxiago jarri ahal izatea salgai. SARRERAK AGORTU EGIN DIRA.
Kontzertu hau maitasun eta ilusino handiz atondu dugu, idea argi bategaz: Santutxun azken 50 urteotan euskalgintzan eta auzogintzan lanean ibili diran kide guztiei —zehatz dana egin barik egoanean lanean hasi ziranei— eskerrak emoteko egun polit bat atontzea. Atzera begirada bat egin nahi dogu etorkizuenean be auzoan lanean jarraitzeko indarrak batzeko. Gure helburua herrigintzan eta auzolanean eredu izan dan belaunaldi oso bat omentzea da eta dagoeneko lanean dabizen belaunaldi barriei lekukoaren transmisinoa irudikatzea.
Kontzertuaz gan, arratsalde berean, auzoan zehar kalejira musikatua egingo dogu. 18:00etan Bastida plazan hasiko da Hots kolektiboak lagunduta. Danak gonbidauta zagoze.
Amaitzeko, Pantxoa eta Peioren birako beste kontzertuetara eta BECeko emonaldi erraldoira joateko animetan zaituegu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
