Azkuna Zentroak VI. Komikiaren Nazinoarteko deialdia edegi dau

Bizkaie! 2026-04-22 11:31   Kulturea

2026ko maiatzaren 24ra arte egongo da aukerea.

Hiru lagunentzako egoitza gurutzatua da, Azkuna Zentroa, la Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L'image (Angoûleme) eta La Maison De La Litterature (Quebec) lankidetzeagaz, BilbaoArteren laguntzeagaz.

Hautatutako personek konpartidutako lanean tailer bat izango dabe uri bakotxean 2027ko urtarrila eta apirila bitartean

Deialdia maiatzaren 24ra arte egongo da zabalik.

Mediateka Galerian Loreak, trenak eta munstroak erakusketea ikusi daiteke, 2026an Carmen B. Mikelarenak, Louka Butzbach-ek eta Mireille St-Pierrek egindako sorkuntza-prozesua erakusten dauena.

2026ko maiatzaren 24ra arte edegitako deialdi honen bidez, egoitza kurutzatuen nazinoarteko programa honek hiru persona hautatuko ditu – bat Espainian bizi dana, beste bat Frantzian eta beste bat Kanadan – 2027ko urtarrilaren amaieratik apirilaren amaierara bitartean sormen-proiektu bat jorratu deien. Artista bakotxak ondoz ondoko egonaldia izango dau hiru urietan: Angoulêmen, Bilbon eta Quebecen.

Egoitzearen barruan, artista bakotxak bere sorkuntza proiektua landuko dau eta entitate bakotxak, barriz, harrera programea atonduko dau, lantegiak, bilerak, alkarrizketak zein bestelakoak. Horrezaz gan, lan partekaturako tailer bat izango dabe uri bakotxean eta, bidaia eta lo egiteko lekua eskaintzeaz gan, 4.500 euro jasoko dabe egoitzen iraupena estaltzeko.

Hautagaiek Maison des auteurs zentrora, Azkuna Zentrora edo Maison de la litere zentrora bialdu behar dabe eskabidea, bizi diran herrialdearen arabera. Azken hautaketea hiru erakundeek egingo dabe eta hiru irabazleak batera aukeratuko ditue.

Kontuak kontu, Komikiaren Nazinoarteko Egoitzeak herrialde askotako personen arteko topaketea ahalbidetzen dau, eleberri grafikoaren oinarrizko ingurune profesionaletan, egoiliarrak beste diziplina garaikide artistiko batzuetako artistakaz konektauta. Formatu horrek aukerea emoten deutse sortzaileei alkar aberasteko parte hartzen daben urietako kultura-inguruneak esploretako. Bestalde, esperientziak eta ideak trukatuz, hareen sormena hauspotzen da eragin kurutzatuakaz eta ikuspegi artistiko ugarigaz.

Azkuna Zentroak bere prozesu sortzaileen erakusketa berezia atontze dau egiten dabizen lana erakutsi eta beren esperientzia publikoagaz konpartiduteko. Gaur egun, Mediateka Galerian, Loreak, trenak eta monstruoak erakusketan, Carmen B. Mikelarena, Louka Butzbach eta Mireille St-Pierre artisten sormen prozesua ikusi daiteke.

Orain arte, egoitza honetan Higinia Garay, Marine Des Mazery y Jimmy Beaulieu (2022); Andrea Ganuza, Charlotte Gosselin eta Clara Chotil (2023); Fran Mengual, Lisa Blumen eta Pascale Sévigny-Vallières (2024); Marta Cartu, Pauline Lecerf eta Cole Degenstein (2025) eta Carmen B. Mikelarena, Louka Butzbach eta Mireille St-Pierre (2026) artistek hartu dabe parte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu