EHUk aldeko % 73,7gaz onartu ditu estatutu barriak
2026-04-22 07:45 KultureaKlaustroaren gehiengoaren erabagiz unibersidadearen izen ofiziala Euskal Herriko Unibersidadea (EHU) izango da.
Izen aldaketaz gan, estatutu barriak aurrerapausu bat dira, eguneraketa garrantzitsua unibersidade publikoan, ez bakarrik indarrean dagoan legera egokitzeko, baita gizartearen beharrei erantzuteko ezinbestekoa be, Leire Garmendia EHUko Idazkari Nagusiak adierazo dauenez.
Euskal Herriko Unibersidadeko Klaustroak onartu ditu EHUren estatutu barriak, klaustrokideen % 73,7ko babesagaz. Aurrerantzean, unibersidadeko organoetan ikasleen eta irakasle-ikertzaile ez iraunkorren ordezkaritza handiagoa izango da eta unibersidadea osotzen daben egiturek autonomia eta presentzia gehiago izango dabe.
Beste alde batetik, erakundearen izena be erabagi da: Euskal Herriko Unibersidadea (EHU), aldeko 106 botogaz.
Ia zazpi orduko Klaustro parte-hartzailea izan da, EHUko kide askok egin dau berba, bai aurkeztutako alegazinoak defendiduteko, bai gainerakoan eretxia emoteko. Leire Garmendia Idazkari Nagusiak eskertu egin deutse klaustrokide guztiei izandako jarrerea eta adierazo dauenez, klaustroan zehar izandako parte hartzeak bat egiten dau estatutu barriek oinarrian daben helburu nagusiagaz: izaera demokratikoa indartzea. Botazino guztiak, lehenengoz, Onartutako testuan jasoten dan bezela, Euskal Herriko Unibersidadea unibersidade plural eta feministea da, LGTBI+ baloreen defendatzailea, bizikidetzearen aldekoa eta komunidadea osotzen dauena, kolektibo guztiak aintzat hartzen dituana. Era berean, unibersidadeko organoetan gehitu egin da ikasleen eta irakasle-ikertzaile ez iraunkorren ordezkaritzea eta ponderazinoa errektorea aukeratzeko hauteskundeetan.
Holan, EHUren Klaustroak ontzat emon dau gaurko saiora aurkeztutako estatutu proiektua. Ia ehun alegazino ebatzi ditue parte hartze oso zabalagaz, 237 klaustro kideetatik % 85ek parte hartu dau.
EHU
Euskal Herriko Unibersidadea izan da klaustrokideek, hiru aukeren artean, gehiengoz botau daben izen ofiziala, aldeko 106 botogaz eta, beraz, igazko bagilean aurkeztutako marka barriaren harian, euskera hutsez izentauko da unibersidadea aurrerantzean: Euskal Herriko Unibersidadea (EHU).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
