Bizkaiko Foru eta Ogasunaren 500 urte (1526-2026)
2026-04-21 10:42 KultureaXVI. Ituna Kongresua Bilbon, 2026ko apirilak 27-28-29, Bilboko Bizkaia Aretoan.
1526ko apirilaren 5ean, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak batzorde bat izentau eban indarrean egoan 1452ko Bizkaiko Foruaren erreformeari ekiteko. 1526ko abuztuaren 21ean Foru barri bat sortu eta, aurrerantzean 1452koa Foru Zaharra izenez ezagun bihurtu zan. Berbaurrean adierazo ebenez, Foru Zaharra hainbeste sosegu eta justizia ez egoan sasoian idatzia eta ordenatua izan zan, eta, ondorioz, beharrezkotzat jo zan garai barrietara egokitutako Foru barria idaztea.
1527an Bizkaiko Jaunaren berrespena lortu eban, hau da, Gaztelako Erregea zan Karlos I.a, aldi berean Enperadore titulua be baebana. Horrezaz gan, inprimiduteko lizentzia be eskuratu eta, ondorioz, 1528an Burgosen egin zan. Inprimiduta egoteak aparteko inportantzia handia izan eban, izan be, aleak epaitegietara bialtzen ziran eta epaileek kontuan hartu behar zituen. Aurrerantzean, Bizkaian kultura politiko errepublikarra garatu zan monarkia konposatu baten esparruan.
XVI. Ituna Kongresu honetan Bizkaiko Foruak dituen alderdi guztiak eta gaur egunera arte izan dauen bilakaera jorratuko dira: Bizkaiko erakundetzea eta gobernu politikoa, Batzar Nagusiak, Foru Ogasuna, ekonomiaren arloak, zuzenbide pribatua, gizartea, eguneroko bizitea, populazinoa eta soziabilidadea, oroimen-lekuak, ondare immateriala, jaiak eta herri-kulturea, baita musikea be.
Dr. Esteban Anchústegui Igartua. Zuzendaria: Euskal Herriko Zuzenbide Historikoaren Institutua.
Dr. Eduardo Alonso Olea. Zuzendaria: Itun Ekonomikoaren Katedrea.
Bizkaiko Foru eta Ogasunaren 500 urte (1526-2026).
XVI. Ituna Kongresua | Bilbo, 2026ko apirilak 27-28-29
Bizkaia Aretoa - Euskal Herriko Unibersidadea (EHU).
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
