Lurdes Iriondoren 'Ipuinak' eta 'Antzezlanak' plazan

Bizkaie! 2026-04-21 09:12   Kulturea

Lorea Jainaga eta Alexander Gurrutxaga dira egileak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aztarna argitaletxeak berreskuratu ditue ume zein gazteentzako hainbat ipuin, besteak beste, Buruntza azpian (1975) eta Asto baten malura (1976); horrezaz gan, argitaratubako obrea Fabrika berria be argitaratu dabe.

Gogoan izan, igaz hogei urte betez zirala Lurdes Iriondo hil zala eta efemeridea atxaki hartuta etorri dira obra horrek guztiak. Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Dominea jaso eban abeslari eta idazleak eta, esangura horretan,  Aztarna Argitaletxeko Joxan Goikoetxeak nabarmendu dauenez, Iriondok itxitakoa ondarea da eta horri eustea nahitaezkoa da.

Beste alde batetik, Goizane Alvarez, Kultura diputaduak zehaztu dauenez, autortzea da, memoria edegi deutsagun atea, arabere gehiagogizarte aurrerakoi eta feminista baten alde egiten jarraitu nahi badogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu