Martxan da III. Green Glam

Bizkaie! 2026-04-20 12:17   Kulturea

Bilboko Udalak moda jasangarriari buruz egindako Konekta Ideak egitasmoko deialdia.

Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 28an amaituko da, moda jasangarriaren testuinguruan ekimenak eta espiritu ekintzailea sustatzeko helbua dabenak onartuko dira, 18 eta 35 urte bitarteko gazteen artean sormen-prozesuen lanketea babesteko asmoz, hain zuzen be.

Hiru artistak Talk & Show berezian parte hartuko dabe (sarrera librea) apirilaren 28an, La Perreran, 19:00retan.

Bilboko Udalak jarri dau martxan Bokashi-k koodinau eta landutako programea. Green Glam Konekta Ideiak udal programan kokatzen da, aitatu edade tarte horretako bilbotar gazteentzat asmautakoa, herritarren barrikuntzako eta gizarte-ekintzailetzako laborategi lez jarduten dauena, 2030 Agendaren GJHen inguruan. Deialdiaren helburua da ekimenen lanketea bultzatzea eta espiritu ekintzailea sustatzea moda jasangarriaren testuinguruan, sormen-prozesuen garapena babesteagaz batera.

La Perrerako apirilaren 28ko Talk & Show berezia esperientzia barritzailea, parte-hartzailea eta murgiltzailea izango da. Formatua hurbila eta dinamikoa izango da, eta sektoreko oinarrizko gaiei buruz alkarrizketa edegia sortzeko pentsauta dago: ehungintzeak arte garaikidean dauen garrantzia, ehungintza kultura eta identidade-lengoaia lez, berrerabilerea eta upcyling-a sormen-paradigma barri lez, eta zelan definiduten dituan jasangarritasunak diseinu eta produkzino-prozesuak.

Parte-hartzaileen artean Rut Olabarri eta Maider Aldasoro egongo dira, ehungintza-sektorean oinarrizkoak eta Bilbon indar handikoak. Jantzigintza garaikidearen ekosistemako ikuspegi osogarriak konpartiduko ditue, ikerketa materiala, jardun artistikoa, jasangarritasuna eta belaunaldi sortzaile barrien aurreko loturea jorratuko ditue. Era berean, Jaione Anzolak –programearen azken edizinoko irabazleetako batek– parte hartuko dau, proiektuan izan dauen esperientzia eskainiz. Amaitzeko, saioaren amaieran performance formatuko jarduera kolektibo bat egingo da: parte-hartzaile guztiek parte hartu ahal izango dabe erropa bat alkarlanean sortzen, ekitaldia esperientzia bizi, sortzaile eta partekatu bat bihurtuz.

Azkenik, egun berean, deialdi edegia egingo da moda jasangarriaren arloko proiektuetarako, Bilbon bizi diran edo uriagaz loturaren bat daben 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 28tik maiatzaren 28ra bitartekoa izango da, inprimaki baten bidez. Inprimakia BilbaoGazteren webgunean dago eta gazteria@bilbao.eus helbidera bialdu beharko da. Epaimahaiak proiektu bat aukeratuko dau aurkeztutakoen artean. Hautatutako ekimenak Estudio Bokashi-ko profesionalen banakako akonpainamendua izango dau. Sektoreko profesionalen prestakuntza espezializadua jasoko dau eta sektoreko profesionalakaz hartu-emonetan jarriko dabe. Bilboko Udalak 2.500 euro –gehienez be– bideratuko ditu proiektura, ekimena jorratzeko (jardueretarako, materialetarako...). Bestalde, 500 euro jarriko ditu parte-hartzearen konpensazinoaren kontzeptu lez, proiektuaren arduradunarentzat.

Informazino guztia eta galdetegia hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu