'Jasper Johns: Night Driver' erakusketea Bilbon
2026-04-20 07:45 Kulturea2026ko maiatzaren 29tik urriaren 12ra.
Atzerabegirako osotu honek Jasper Johnsen 1960ko marrazki batetik hartu dau izenburua eta ehun eta berrogei obra inguru aurkezten ditu, besteak beste, pinturak, eskulturak, marrazkiak, grabaduak, artista-liburu bat eta eszenografia bat. Aurkezpen honetan, bereizi egin dira pinturak eta eskulturak pape gaineko lanetatik.
1954 eta 1955 artean, Jasper Johnsek aurretik eginda eukan obrea suntsitu eta bere lehenengo AEBko banderea margotu eban. Holan emon eutsen hasierea bere lan ikonikoetako batzuei, pop arteari aurrea hartuta eguneroko gaiak irudikatzen dituen zeinuak eta elementu lauak erakusten dituenei.
Jasper Johnsen obrek, erretorika espresionistetatik urrun, artearen aurrean hurbilketa ironikoa eta neurritsua dabe ezaugarri baina badabe karga emozionala be. Minimalismoaren eta arte kontzeptualaren aurrendaritzat hartzen dira.
Kontuak kontu, Guggenheim Bilbao Museoak Jasper Johns: Night Driver aurkezten dau, gure garaiko artista gailenetakoa dan Jasper Johnsi eskainitako atzerabegirako garrantzitsua. Erakusketeak BBVA Fundazinoa dau babesle, Guggenheim Bilbao Museoaren Babesle Estrategikoa 1997tik.
Komisarioa Enrique Juncosa da.
Jasper Johns Augustan (Georgia, AEB)
Augustan jaio zan 1930. urtean. Hego Carolinan hazia eta hezia, 1953an, New Yorken ezarri eta han jarraitu eban bere heziketa. Laster, Robert Rauschenberg artistearen, John Cage konpositorearen eta Merce Cunningham koreografoaren lagun handia egin zan, eta alkarregaz sakonetik barritu eben euren herrialdeko eszena artistikoa.
Erretratua: Painting with Two Balls, 1960. Enkaustika eta collagea mihise gainean eta objektuak (3 panel), 165,1 x 137,5 cm. Artistearen bildumea. © Jasper Johns, VEGAP, Bilbo, 2026
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
