Asteon amaituko da 'Eskultoreak Hemen Orain' erakusketa kolektiboa

Bizkaie! 2026-04-20 09:41   Kulturea

Apirilaren 24ra arte bisitau daiteke.





Bilboko Hurtado de Amezaga kaleko 6. zenbakian dagoan Bizkaiko Batzar Nagusietak Erakundeko Erakusketa Aretoak, E3 Euskal Emakume Eskultoreak alkartearen Eskultoreak HEMEN ORAIN erakusketa kolektiboa jasoko dau bariku honetara arte, apirilaren 24ra, arte. Proiektu artistiko honen helburua sortzaileen lana ikusarazotea da, betidanik maskulinizauta egon dan ingurunean, eta gaur egungo artearen irakurketa kritikoa proponidutea, erresistentziarako eta hausnarketarako gune lez. Maiatzaren 8a, Emakumearen Nazinoarteko Eguna, ospatzeko egun gitxi falta dirala heldu zan Bizkaiko Batzar Nagusietara.

Erakusketan 2022an sortutako E3 Euskal Emakume Eskultoreak kolektiboa osotzen daben 19 eskultoreren 19 lan dagoz. Apirilaren 24ra arte erakutsiko diran piezak figurazinoaren, abstrakzinoaren eta kontzeptualaren artean dagozan piezen aukeraketea dira, zeramikea, alanbrea, egurra, hormigoia edo plastiko birziklatua lako materialak erabiliz. Erakusketea martiaren 3an zabaldu zanetik, 800 persona baino gehiagoren bisitea jaso dau.

Parte-hartzaileen artean, ibilpide luzeko artistak (uri eta museo handietan erakusketak egindakoak) eta belaunaldi barriak dagoz, horreen artean, Eider Baile Zabala, Anabel Barberena, Maite Barrainkua Buruaga, Susan Bart, Virginia Bosch, Bárbara Camhi Jacard, Maite Canto Equisoain, Amaia Conde Chiralt, Helena Elbusto, Idoia Elosegi, Idoia Grijalbo, María José Lacadena, Amparo Lozano Sancha, Arantza Munita Irisarri, Olatz Pereda Bados, Nery Adriana Pradenas, Amaia Sáenz de Magarola Herrero, Elena Scaratti eta Elena Solatxi. Euren lanek genero-identidadea, ekologia, memoria materiala eta mundu garaikidea ulertzeko feminismoagazko ezinbesteko loturea lako gaiak jorratzen ditue.

Ekimen horren bitartez, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak eta E3 Euskal Emakume Eskultoreak kolektiboak, monumentaltasuna eta podere tradizionala zalantzan jarten dituan produkzino artistikoa ezagutzera konbidetan ditue herritarrak, prozesu esperimentalen eta emakumeen autoretza indibidual eta kolektiboaren defensa sendoaren alde eginez.

Proiektuaren inguruan, martian zehar, batetik, erakusketara bisita gidautak egon dira martxan (bisita bi herritarrentzat, eta beste hiru arte batxilergoko ikasleentzat, Lantegi Batuak alkartekoentzat eta AMUGE emakume ijitoen alkartearentzat); eta, bestetik, berbaldiak (alboko aretoan), alkarrizketea sortzeko, galderak zabaltzeko eta emakume eskultoreak ahaldundutzeko, sorkuntza partekatutik abiauta.

Katalogoa zehatz ederra da.

Ez ahaztu, erakusketa aretoa zabalik dozue goizeko 08:00etatik 20:00etara (Hurtado de Amezaga kalea, 6. Bilbo)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu