Liburuaren astea EHUn

Bizkaie! 2026-04-17 10:33   Kulturea

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetan, apirilaren 20tik 24ra liburu-trukeak izango dira.

Nazioarteko Liburuaren Eguna (apirilak 23) atxaki, Trukartuz goiburuari eutsiz, ekimena unibersidadeko Argitalpen Zerbitzuak atondu dau eta eurak argitaratutako 66 izenburu ezbardinetako 475 liburu erregaleteaz.

Liburuak trukatuz edo hartuz ezagutzak zabaltzeko jarduerearen izena da Trukartuz eta ekimenaren irudia izartxo bat da, norabide guztietan geziak eta trukea sinbolizetan dauen liburu moltsoa.

Campusetako biblioteka-atarietan EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratutako zenbait liburu izango dira trukerako mahaian eta bertara datorren edozeinek liburuak hartu eta itxi ahal izango ditu 10:00etatik 15:00etara bitartean. Trukerako mahaiak honako leku honeetan izango dira:

  • Apirilaren 20an, astelehenean, Bilboko Injinerutza Eskolan.
  • Apirilaren 21ean, martitzenean, Gipuzkoako campusean, Carlos Santamaria zentroaren sarreran.
  • Hilaren 22an, eguaztenean, Arabako campusean, Las Nieves ikasgelategian.

Bizkaia Aretoko Arriaga gelan: Euskal liburugintzeari eta irakurzaletasunari buruzko hausnarketea:

  • 18:30-19:30. Berbaldiak Mari Jose Olaziregi, Gemma Lluch eta Miren Ibarluzearen eskutik.
  • 19:30-20:00. Barriketaldia gonbidaduakaz.
  • Hilaren 23an, eguenean, Bizkaiko campusean, Leioan, Liburutegi Nagusiaren atarian.
  • Apirilaren 20tik 24ra Bizkaiko campusean, Bilbon, Bizkaia Aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu