'Lurraren Arteak' ikusteko azken asteak Bilboko Guggenheim Museoan

Bizkaie! 2026-04-17 09:09   Kulturea

Maiatzak 3, domekea, Lurraren arteak bisitetako azken eguna izango da.



Lurzorua ardatz hartuta —espazio materiala eta konpartidutako ekosistemea da— arte garaikideak haregaz hartu-emonetan jarten gaituen moduak aztertzeko erakusketa handigurakoa, Iberdrolak babestua. Bertan, joan dan mendetik gaur egunera arteko lanak dagoz, Agustín Ibarrola, Richard Long eta Ana Mendieta lako artistek egindakoak.

Azken aste honeetan datozen bisitariek ikusgai dagozan gainerako erakusketak bisitetako aukerea be izango dabe: Ruth Asawa: Atzerabegirakoa eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak. Babeslea: BBK.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu