'Gorputz geometrikoak' Chillida Lekun, bagilaren 25ean

Bizkaie! 2026-04-17 08:32   Kulturea

Hauser & Wirth eta beste kultura erakunde garrantzitsu batzuen laguntzeari esker dator erakusketea.

Eduardo Chillida Atochako estadiorako mural bat egiten. Villaines - sous - Bois, 1951. Argazkia: Eduardo Chillida Artxiboa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Eduardo Chillidaren obrearen ibilbidean zehar forma geometrikoen erabilereari buruzko erakusketea da, eskultorearen hainbat etapatan zeharreko ibilbidea proponiduten dau, igeltsuzko bere lehen piezak zein oraindino figuratiboari lotutakoak eta hiru dimensinoko espazioak eratzen dituen arkitektura proiektuak. Lan horreen bidez, Chillidak materiaren eta espazioaren arteko hartu-emonak ikuspegi eskultoriko batetik zelan birplanteetan diran aztertzen da.

Gorputz geometrikoak erakusketeak formatu barria inaugurauko dau museoan, artista gonbidatu biren parte-hartzeagaz, bakotxak pieza bakarra aurkeztuko baitau. Haren lanak ibilbidean integretan dira, erakusketearen irakurketea sakontzen daben momentuko agerpen lez. Oraingo honetan, eskulturea gorputzaren, objektuaren eta materiaren arteko hartu-emonen espazio lez aztertzen daben Nora Aurrekoetxeak eta Larry Bellek (argiaren, islearen eta itzalaren inguruan egindako esplorazinoengaitik ezaguna) Eduardo Chillidagaz batera jardungo dabe.

Testuinguru horretan, haren lanek Chillidaren obrearen kontrapuntu lez funtzionetan dabe eta tensinoa eragin hiru praktiken artean: iragankortasuna sendotasunaren aurrean, gardentasuna eta islatzea materia densoaren aurrean eta irakurketa psikologikotik zein denporazkotik, interpretazino eremu barria edegiten dabe, zehaztu dau Estela Solanak, Chillida Lekuko erakusketen arduradunak.

Haren belaunaldiko beste artista askok bezela, Chillidak artea eskulturatik eraldatu nahi izan eban, objektu eskultorikoaren hausturarik barik, presentzia espazialaren birdefinizinoa baino. Ikuspegi horretatik, Gorputz geometrikoak izaera geometrikoa dauen eskultura-objektua eta obrak inguratzen dauen espazioagaz ezarritako eskala-loturea aztertzen dau.

Elogio de la arquitectura XIV (1994). Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoko Bildumea. Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu