La Cubanak umorea, musikea eta sorpresak ekarriko ditu Bilboko Aste Nagusira
2026-04-17 07:51 KultureaLa cuisine de ma cousine ikuskizun barria eskainiko deuskue.
Arriaga Antzokira jaia eta dibersinoa bueltauko dira dira La Cubana talde entzutetsuagaz, abuztuaren 13tik irailaren 13ra izango da, bertan La cuisine de ma cousine bere ikuskizun barriaren 29 emonaldi eskainiko baititu. Momentu honetan, proiektua su motelean atontzen dabiz, osogaiak ondo nahastauta.
Izenburu frantsestua dauen komedia zoro bategaz, La cuisine de ma cousine, sukaldaritzako melodramea, hain zuzen be; oraingo honetan, gastronomiaren munduan sartzeko balioko deusku ohikoak dituan osogaiak erabilita —umorea, musikea, abestiak, kolorea, erritmoa, sorpresak, parte-hartzea eta, oraingoan, baita bertako konplizidade handia be—, azkenaldian guztiok hartu gaituan zoramen gastronomiko horretan sartuko gara. Zoramendua ez da aho txikientzat egindako platerak probaukeran ondo jateagaitik sortzen, baita plantak egiteko behar horregaitik be, danek jakin deien zer jaten gabizen eta non jaten gagozan. Arriaga Antzokia munduko gastronomiaren erdigune bihurtuko da uda honetan. Eta horixe da oraingoz esan geinken guztia...
Kataluniako konpainiak beti ibili da fin Bilbon eta idilio berezia dauka Aste Nagusiagaz. Arriagara uda batean egindako azken bisitea 2018an izan zan, Adiós Arturo ikuskizuna antzeztu ebenean. Aurretik, publikoaren upealako erantzuna izan eben bestelako antzerki eta musika ikuskizun zoroakaz, besteak beste, Campanadas de boda (2013), Mamá, quiero ser famoso (2004) edo Cegada de amor (1995) lanakaz. Horrezaz gan, publikoak gogoan izango dau Cómeme el coco, negro (2007), Ayala Antzokian antzeztu zana.
Sarrerak salgai dagoz
La cuisine de ma cousine ikusteko sarrerak salgai dagoz ohiko salmentarako kanalen bidez: www.teatroarriaga.eus webgunean edo antzokiko txarteldegietan, aldez aurreko salmenta ordutegian.
Ikuskizun honetarako prezioak 24 eta 48 euro bitartekoak dira, eta hainbat aukera eta deskontu dagoz, egunaren eta emonaldiaren arabera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
