Jesús Cimarro ermutarrak jaso dau Ohorezko Max Saria 2026
2026-04-16 10:34 KultureaArte Eszenikoen alde eta antzerki-enpresario lanetan erakutsitako gaitasunagaitik.
SGAE Fundazinoak Ohorezko Max Saria 2026 emon deutso Jesús Cimarro euskal produktore, kultur kudeatzaile eta antzerkigileari. SGAEren Zuzenbide Handiko Alkargoak aho batez adostu dau, entzute handiko handiko enpresa-ibilbide eta lan profesional nekaezina egiteagaitik, baita Arte Eszenikoak potentzia ekonomiko eta aberastasun-iturri lez kokatzeko erakutsitako kapazidadeagaitik be, beti egile eskubideak errespetauta. Saria datorren bagilaren 1ean Meridako Erromatar Antzokian jasoko dau.
Jesús Cimarro Olabarrik (Ermua, Bizkaia, 1965eko irailak 11).
Antzerkigile eta enpresaburu lanetan dabil. Méridako Antzerki Klasikoaren Nazinoarteko Jaialdian zuzendari dogu: hamabost urte bete ditut erantzunkizun honi aurre egiten. Ordu asko dira urtero erromatar antzokiaren hondar gainean eta han jasoteak sensazio positibo eta atseginak eragiten deustaz; ezin ahaztu, orain 2.000 urte egiten zala han antzerkia, autortu dau Madrilgo La Latina Antzokian egindako alkarrizketa batean. Eskerrik asko SGAE Fundazinoari. Ez neban espero, eta arabere gitxiago sektoreko lankideek merezidu dodala pentsatu izana. Sari honek lanean jarraitzeko indarra emoten deust, zehaztu dau.
Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako presidente eta sortzaile izandakoak Lina Morganek bete eban bulegoan ibilten da; bertatik, Pentación Espectáculos taldeagaz 275 antzezlan baino gehiago produzidu eta banatu ditu eta 3.000 artista baino gehiagogaz lan egin dau. La Latina Antzokia kudeatzeaz gan, Bellas Artes Antzokikoak be programetan ditu eta Espainiako Antzerki eta Dantza Enpresa Produktoreen Alkarteen Estaduko Federazinoko (FAETEDA) zein Madrilgo Produktore eta Antzokien Alkarteko buru da: beti izan dot atontzaile lanetan ibilteko ilusinoa. Bziteko aukera bat da. Arte eszenikoek ikusleek identifikau leikiezan errealidadeak islatzen ditue: burua eta bihotza dira, horreekaz besaulki-patioan dagoan personea hunkitzen dogu, personei sentiarazoten deutsegu, gaineratu dau.
Ohorezko Max Sariak jazo dituenen artean dago, esaterako, Lan Merezimenduaren Urrezko Dominea (2018), Favoritos Saria, Antzerkiko Pop Eye Saria eta Antzerkiko Enpresaburu Onenaren Max Saria jaso zituan 2005ean. 2018an, Forbes Businessek Estaduko 100 buru sortzaileenen artean kokatu eban Cimarro.
SGAE Fundazioaren bidez SGAEk berak atonduta, sariok Méridako Udalaren, Extremadurako Batzarraren Kultura, Turismo, Gazteak eta Kirolak Sailaren, Merida Hirigune Monumentalaren Partzuergoaren, Klemark Performing Arts & Music Management eta Eulen taldeen alkarren arteko lanaren emoitza dira. Ekitaldia RTVEren bidez emongo da: Televisión Españolako La 2 katean hain zuzen, baita RTVEren Nazinoarteko Kanalean eta streaming bidez be, RTVE Play euskarrian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
