'Sorginkeria', Eider Saez

Bizkaie! 2026-04-15 11:38   Musikea

Eider Saez 1998 urtean jaiotako artista lazkaotarra da.

2018tik 2022ra Nøgen taldeko ahots nagusia izan ostean, bakarko ibilbidean sartu zan buru-belarri. 2023ko martian argitaratu eban Loratzen, bere lehen diskoa. Popa, rocka eta elektronika txipriztinez josia, femenismo ardatz hartuta idatzitako letrakaz, musika proiektu profesional eta sendoagaz harritu gintuan.

2024an, barriz, Nola aldatu gara? kaleratu eban eta horri esker heldutasuna eta lirikotasuna lortu zituan, emozinoz eta energiaz betetako diskoa eskainiz, soinu barriak esplorau baina esentzia galdu barik. Negua lako abestiak, Maren abeslariagaz kolaborazinoa, artisteak hazkundea eta nortasun artistikoa erakusten ditu.

2025a ibilbide oparoa izan da Eiderrentzat. Asko izan dira Eiderren lorpenak, Bilbao BBK Live jaialdian eta urtea Ura Bere Bidean kantau baitzeban. Kantu barri bi bakarrik kaleratu baditu be (Zuri Begira Hemen eta Argiak Itzaltzean, Jagobagaz batera), lazkaotarra disko barri bategaz dator, proiektuari bultzada berezia emongo deutson lan desbardin bategaz, soinu esperimentazinoz betea, publiko gehiagorengana heltzeko asmoz. Sorginkeria, diskoko lehen abestia, Eiderrek orain arte bota dauen proposamenik edegiena eta irisgarriena da, inflexino-puntu argia, indarrez datorren etapa barri honen hasierea iragarriz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu