'Gogaituta zagoz aurrean dozun personearen genitalez galdetzeaz?'
2026-04-15 09:34 KultureaManual para follarse a un macho con vagina autofikzinoa dakar Pablo Alamak.
Autofikzinoko antzezlan honetan umorea darabil egileak trans bizipena aldarrikatzeko, lanaren sortzaile eta antzezle Pablo Alamáren bizi-esperientzia abiapuntu hartuta. Umezarotik helduarora atzera begirakoa eginez –eta benetako jazoeretan oinarritutako irudi eta alkarrizketen bidez–, piezeak aurreretxi gitxiagogaz eta galdera gehiagogaz bialdu nahi zaitu etxera, izan be, trans personak ez dagoz entzerrauta ez jagoken gorputz batean, babesten ez dituen statu quo batean baino.
Alamáren eretxiz: nazkatuta zagoz aurrean dozun personearen genitalez galdetzeaz? Urduri jarten al zaitu bateren bategaz alkartzekoa izatean gizon ala emakume dan argi ez izateak? Zuri pribilegioak kentzeko konspirazino baten aurrean zagozala uste dozu? Edo leitekeena da transakaz arazorik ez izatea, baina…, -Manual para follarse a un macho con vagina- antzezlanean egoera horreei aurre egiten eta ezjakin izateari ixten lagunduko deutsu. Emon izena orain eta lortu % 50eko beherapena. Bromatan nabil, hau ez da teledendea, adi! Umorea eta ironia erabiliz, nor nazen ulertzen ez eze, aldarrikatzen be saiatzen naz eta, beraz, trans dalakoaren inguruko esperientzia ugaritasuna be.
- Egilea, zuzendaria eta antzezlea: Pablo Alamá.
- Zuzendari laguntzailea: Pablo Villa Sánchez.
- Antzezpenaren zuzendariak: Antiel Jiménez eta Pablo Villa Sánchez.
- Plastika eszenikoa eta jantziak: Antiel Jiménez.
- Argiztapenaren diseinua: Ana López.
- Soinu-espazioa eta ikus-entzunezkoak: Pablo Alamá.
- Argazkigintza eta diseinua: Sofía Magán.
- Komunikazioa: Javier González, ADIRIA.
- Ekoizpena: Pablo Alamá eta Pablo Villa Sánchez.
- Lankidetza berezia: Marcus Massalami.
- Iraupena: 70 minutu.
Pablo Alamá
Kazetaritza ikasi eban Valentziako Unibersidadean eta, graduau ondoren, Madrilera joan zan biziten. Bertan, ikus-entzunezko lokuzinoan eta bikoizketan lan egin eban eta antzezle trebatu zan Replika Teatro eta Estudio Work in Progress eskoletan. Antzerkian eta zineman lan egin eban Fernando Colomo, Marta Nieto, Jose Padilla eta beste batzuen zuzendaritzapean, eta sortzaile izateari ekin eutson Manual para follarse a un macho con vagina antzezlanaren eskutik eta, horren ondorioz, Cráter konpainia sortu eban 2023an. Diziplina anitzeko askatasun artistikoko espaziotzat dauka, hizkuntza barriak esplorau eta antzerki berbearen esangurea zabaltzeko eta intimotasunetik politikara bitarteko narratibak garatzeko kezkak bultzatuta.
Denora gitxian, Cráter konpainiak lan-ildo koherentea finkatu dau, begirada sozial eta inklusibo batek gidatuta, eta horrek zeharkatzen gaituen errealidadeak taularatzen ditu, zintzotasunez, umorez eta onberatasunez. Manual para follarse a un macho con vagina ez eze, Vacio (2024) eta Distrito Diógenes (2025) sortu ditue; azken hori, bitartekaritza, uriko memoria eta metaketako proiektu hibridoa, espazio ez-konbentzionalak habitetako eta gailu bakotxa historiara egokitzeko jarrerea berretsi dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
