44 herrialdetako 232 argazki jaso arren 41 irudi aukeratu ditu epaimahaiak
2026-04-14 09:21 KultureaMartin del Bustoren Pevckham aukeratu dabe getxotar batek egindako argazkirik onena bezela.
Getxophotoren 20. urteurrena ospatzeko instalazino bat atontzen dabiz Algortan belaunaldi horretako gazteen 33 erretratugaz. Parte-hartzaile bakotxak inprimadutako eta Judith Melsió argazkilariak sinatutako erretratua jasoko dau.
Saioak Algortan egingo dira ondoko egunetan:
■Eguaztena, apirilak 15, arratsaldeko 18:00etatik 20:30era.
■Eguena, apirilak 16, 18:00etatik 20:30era.
Parte hartzeko bete FORMULARIO HAU.
Getxophotoren herri partaidetzarako gune hau Jaialdian parte hartu nahi izan daben persona guztientzako formatu edegia da, proponidutako gaiari buruzko argazki bakarra bialduz: RESET. Emoitzea estilo eta genero nahasketa anitz eta aberasgarria izan dada. Danetara, 44 herrialdetako 232 argazki jaso ditue baina 41 irudi aukeratu ditu epaimahaiak –atontzaileak, Eukene Olague eta Gorka Garategaz batera osotua– Algortako Dendak Alkarteko X saltokien erakusleihoetan jarteko.
Aukeratutako argazkiak ezagutu hemen.
Horrezaz gan, gida bat argitaratu dabe, argazki irabazleen eta bagilean zehar ikusgai izango diran saltokien barri emoteko.
Era berean, Martin del Bustoren Peckham aukeratu dabe getxotar batek egindako argazkirik onena bezela eta Algortako Dendak Alkarteak 100 euroko saria emon deutso parte hartzen duten dendetan konsumiduteko.
Beste alde batetik, atontzaileak pozik dagoz aurten be Aesthetica Magazine aldizkariagaz kolaboreteagaitik, Erresuma Batuko arte eta kultura aldizkari nagusiagaz, hain zuzen be. Ale bakotxak gaur egungo profesional barritzaileenak iragarten ditu, artearen, arkitekturearen, argazkigintzearen eta diseinuaren bidez lan egiten dabenak. Aperitibo lez, deskargau apirileko/maiatzeko zenbakia doban. Inspirau zaitez sormen lan apurtzaileakaz eta hemen lortu % 70ko deskontua inprimidutako ale batean.
Getxophoto 2026 maiatzaren 26tik bagilaren 21era izango da Reset goiburuari eutsiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
