'Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa: edo nola (ez) antolatu herri-ekintzak'
2026-04-14 08:04 KultureaTxapelketako atontzaile-taldeko kide Aitor Fdez. de Martikorena Rodríguez da idazlea.
Liburua Txapelketako 31. edizinoaren atarian aurkeztuko da, eta hiru zatitan dago banatuta. Lehenengoan, orain arteko 30 edizinoen ibilbidea eta historia kontetan dira. Bigarrena kartel, oroigailu, pegatina, lehiakide, bertsolari zein bestelakoen irudi eta argazkiek osotzen dabe. Eta hirugarrenak lagungarri izan gura dau euskera-irakasleentzat, atsotitzak eta/edo bertsoak lantzeko material egokia izan daitekeelako. Azken atal horretan, Txapelketan agertutako 207 atsotitz batzen dira, azalpenez eta bertsoz horniduta.
AEK-k Txapelketea omendu nahi izan dau liburua argitaratuta, ekimenak jente-kopuru polita batzen dauelako urtero euskerearen izenean; eta, zelan ez, 30 edizino bete izanak be eragin dau liburua kaleratzeko erabagian.
Uribe Kostako Mankomunidadeak, bestalde, diruz lagundu dau argitalpena, lehiaketeak herrian euskerearen presentzia indartzeko egiten dauen ekarpenagaitik. Gainera, urteen porasuz, herriko hainbat tabernaren eta merkatariren babesa be izan dau Txapelketeak. Herriak ekimena estimadu dauka, atontzaile-taldeko kideak izan ziralako Sopelako igazko jaietako pregoilariak. Tartean, Fdez. de Martikorena bera, momentu honetan atontzaile-lanetan denpora gehien daroan kidea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
