Antzerkia protagonista Mungiako Olalde Aretoan
2026-04-13 12:21 KultureaGaldu ezinak diran publiko guztientzako obra bi apirilean
Mungiako Olalde Aretoak arte eszenikoetan sano ederrak diran ikuskizun bi eskainiko ditu apirilean, helduentzako zein familientzako kultur esperientzia parebakoaz gozetako. Bilboko irudi enblematiko bati egindako omenaldia zein eguneroko bizimoduari buruz hausnartzekon konbita egiten deuskun ikuskizun familiarra.
Apirilaren 19an, iluntzeko 19:00retan, La llamaban loca antzezlanaren txandea izango da. 70eko hamarkadako Bilbon girotutako pieza honek Arriquibarko zoroa omentzen dau, sonbreruaren zoroa izenez be ezagutzen dana. Antzezlanak adiskidetasuna eta gaixotasun mentala lako gai sakonak aztertzen ditu, umorea eta dramea buztartuz maila emozionaloean esperientzia berezia eskaintzeko. Sarrerak 10 euroan dagoz dalgai. Txalo Producciones konpainiako Gurutze Beitiak zuzendu dau lana, eta Gemma Martínez eta Karmele Larrinaga aktoreak dira interpreteak.
Apirilaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean, Markeliñe konpainiaren Hodei guztien gainetik ikuskizuna aurkeztuko da. Ikusle guztiei zuzendutako eta keinu hizkuntzan (zeinu-hizkuntza) eta keinu-
antzerkian antzeztutako familia-antzezlan honek lan-errutinan harrapauta dagoan aita baten istorioa kontetan dau, semeagaz olgetan ibilteko plazerra ahaztu dauena. Sarrerak 5 euroan dagoz salgai.
Piezea 55 minutuko iraupenekoa da eta ez da gomendatzen 3 urtetik beherakoentzat. Markeliñe konpainiak berak zuzentzen dau eta Maite Bayonek eta Fernando Baradok antzezten dabe.
% 30eko deskontua 14 eta 29 urte bitarteko gazteentzat
Hamalau eta 29 urte bitarteko gazteek % 30eko deskontua izango dabe Olalde Aretoko arte
eszenikoetako ikuskizunetan. Ekimen honek antzerkia, jantza edo zuzeneko musikea
lako proposamenez gozetako aukerea emoten dau prezio eskuragarriagoan. Deskontua jasoteko Gazte Txartela euki beharko da.
Sarrerak
● Apirilaren 19an: Olaldeko leihatilan 17:00etatik 19:00retara.
● Apirilaren 25ean: Olaldeko leihatilan, 16:30etik 18:30era.
● Kutxabanken orotariko kutxazainetan edo www.kutxabank.es webgunearen bidez be eskuratu daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
