Udako tailerretan izena emoteko epea apirilaren 13an zabalduko da Iurretan

Bizkaie! 2026-04-13 10:50   Kulturea

Programea bagilaren 29tik garagarrilaren 17ra bitartean landuko da.

Iurretako Udalak, aurten be, garagarrilean zehar umeen aisiari alternativa berezia emoteko Udako Tailerrak atondu ditu ditu. Eskola-oporrak badatoz eta aisialdi hezigarri, aberasgarri eta erakargarria eskaintzea da helburua, familiarrakaz buztartze jakin bati erantzuna emonez. Proiektu hau herrigunean egingo da, hain zuzen be, eskola publikoaren lokaletan, eta ekintza gehienak herrian zehar eta aire librean egingo dira, bertan dagozan baliabideak aprobetxauta.

Aurtengo gaia Next Stop: The World izango da eta Iurretako udako tailerrek herritik urten bariik bidaia egiteko konbita egiten deutsee umeei. Abentura eta topakuntzea lelopean, egun bakotxa herrialde desbardin bati eskainia egongo da. Jarduera dinamiko eta parte-hartzaileen bidez, bertako kultura, gastronomia, kirolak eta musikea ezagutuko ditue eta, aldi berean, hizkuntzak modu natural eta dibertigarrian ikastea sustatuko dane. Barrikuntzea izango da aurten parte-hartzaile bakotxak bere bidaia-pasaportea izango dauela eta egunez egun urteerako eta helmugako zigiluakaz
osotuko dabela.

Programea bagilaren 29tik garagarrilaren 17ra landuko da eta 3 urteko umeen (HH3) eta DBHko 2. mailako gazteen arteko adinbakoei zuzenduta dago. Aisirako programa elebidun eta hezigarria izango da (euskeraz eta ingelesez), eta edadearen arabera bost talde egingo dira:

  • I taldea (HH3, HH4 eta HH5) elebiduna izango da, ekintzen % 70 euskeraz eta % 30 ingelesez eginez.
  • II Taldeak (LH1 eta LH2).
  • III taldeak (LH3 eta LH4) ekintzen % 50 euskeraz eta % 50 ingelesez egingo ditue.
  • IV taldeak (LH5 eta LH6) eta V taldeak (DBH1 eta DBH2) ekintzen % 40 euskeraz eta % 60 ingelesez izango ditue.
  • Tailerren ordutegia 09:00etatik 14:30era izango da eta kanpamentuan bazkalduko da. Martitzenetan eguerdira arteko txangoak egingo ditue inguruetan, eta eguenetan, barriz, hainbat lekutara bidaiak egingo ditue; 17:00etan Iurretara itzuliz eta egun osorako janaria etxetik ekarri beharko dabelarik.

Interesdunek apirilaren 13tik 25era bitartean aurkeztu beharko dabe inskripzio-orria HAZen edo online. Onartutakoen zerrendea maiatzaren 6an argitaratuko da Ibarretxe kultur etxean.

Matrikulearen zenbateko orokorra asteka ordainduko da, eta unidade familiar bereko ikasle bat baino gehiago matrikulauta badago, murrizketea aplikauko da: bigarren kideak % 50eko deskontua izango dau eta hirugarrenak % 75ekoa.

Informazino gehiago eskuratzeko, herritarrek Ibarretxe Kultur Etxera jo leikie, www.iurreta.eus webgunea bisitau, 94 620 03 42 telefonora deitu edo kultur-etxea@iurreta.eus helbidera idatzi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu