'Anthropos' Jesús Jauregui artistearen formatu handiko pinturen erakusketea Bilbon
2026-04-13 07:51 KultureaInaugurazinoa Bizkaia Aretoan - EHU eraikineko Chillida Aretoan izango da.

Anthropos erakusketea hartuko dau apirilaren 14tik aurrera, Jesús Jauregui artistearen Euskadiko lehen erakusketea. Inaugurazinoa egun horretan bertan izango da, goizeko 11:00etan, komunikabideei eta publikoari edegitako ekitaldian. Erakundeetako ordezkarien eta artistearen beraren berben ostean, erakusketaz gozetako aukerea izango da mokaua be tartean izango dalarik.
Erakusketeak izakiari buruzko ikuspegi berezia proponiduten dau, gure existentziak eragiten dauen harridureak eta osotzen gaituen gorpuztasun zalantzagarriak markauta. Jesús Jaúregui artista euskal konstruktibismoan trebatua izan da. Mexikon emon dituan hogeita bost urteek eragina izan dabe haren obran, kolonaurreko kultura, literatura eta neofigurazino garaikidearen erreferentziak lotzen baititu, egitureari, argiari eta materiari arreta zorrotza jarriz. Artisteak bilaketa intuitibo legez ulertzen dau bere prozesua, behar intimo eta inkontziente batek mobiduta, erabat mentala eta kontzeptuala dan lana. Jarrera horrek, moda kontzeptualenen arteko kontrako posizinoan kokatzera daroa bere burua, intensidade adierazkorrera joten dauen pinturearen aldeko apustua eginez.
Anthropos erakusketan, egitura formalak obren eskeleto ikusgarri edo ezkutu lez funtzionetan dau. Jaureguiren eretxiz, kalidadea eta kontrola soluzino plastikoan lantzea dot helburu. Argiaren eta materiaren arteko hartu-emonak ilunpetik eta argitasunetik eregiten dira, distira itsugarritik urrun, eta lurralde mistiko, iradokitzaile, zalantzati, batzuetan itzaletik oso hurbil batera hurbiltzen da, Maria Zambrano lako pentsalarien gogoetakaz bat eginez. Erakusketeak ikuslea zeozer beste modu batean ikusi, bere burua deskokatu, bertigoa sentidu edo danon errealidade sakonaren beste ikuspegi bat topau daigun da asmoa, azalpenerako baino esperientziarako espazioa edegiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
