'Gizona ala emakumea?'

Bizkaie! 2026-04-10 11:23   Pil-pilean

Laura Vela-Plo adituak hizkuntzeak generoaren pertzepzinoan dauen garrantzia aztertuko dau.

Hizkuntzea gizartea islatzen eta moldatzeko tresnea da eta gizartea eraldatzeko be aproposa izan daiteke. Hizkuntza-formulek, maskulino generikoaren erabilereak edo baliabide inklusiboek, bikoizketek, eragin zuzena dabe generoa antzemoteko moduetan. Mezua jasoten duenaren generoa, sexismo-mailea, feminismoaren aurreko jarrerea edo hizkuntza inklusiboa oso garrantzitsuak dira testuak interpretetako orduan, bai euskeraz, bai gaztelaniaz.

Topaketan zehar, Laura Vela-Plok 1.500 parte-hartzaile baino gehiagogaz egindako hiru ikerketa esperimentalen emoitza nagusiak aurkeztuko ditu: horreetako bi gaztelaniaz, EHUko ikasleakaz eta hirugarrena euskeraz, EHUko ikasleakaz baino ez. Beste ondorio batzuen artean, ikerketa horreek agirian ixten dabe hizkuntzeak eragina dauela gizarte-pertzepzinoan, adierazpen maskulinoak erabilteak interpretazino maskulinoak sortzeko joerea dauela, eta hizkuntza bietan hizkuntza-formula inklusiboak erabilteak genero-joerea murrizten laguntzen dauela.

Kontuak kontu, berbaldia Bidebarrietako Liburutegian izango da apirilaren 15ean, arratsaldeko 19:00retan.

Laura Vela-Plo

Hizkuntzalaritzan doktorea da (Euskal Herriko Unibersidadea). Gaur egun irakasle atxikia da Filologia eta Historia sailan, Hizkuntzalaritza Teorikako Taldeko (HiTT) ikerlartzailea, eta EHUko Letren Fakultadeko Ikasle eta Praktiketarako dekanordea. Haren ikerketa-arloen artean, hizkuntzearen eta personen generoaren irudikapenaren arteko hartu-emonak nabarmentzen ditu, zehatz, generoaren pertzepzinoaren eta hizkuntza inklusiboaren aurreko jarreren azterketak egiten ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu