Mungiak XXII. Bildumazaleen Feria hartuko dau
2026-04-10 10:27 KultureaAzokea apirilaren 11n eta 12an izango da Legardan eta Kiroldegian.
Mungia bildumazaleen topagune bihurtuko da barriro Bildumazaleen -Bitxikiak- XXII. Azokeagaz. Astegoienean zehar, bilduma-erakusketa zabala izango da ikusgai, besteak beste, 80ko hamarkadako
jostagarriak, zinemea, panpinak, gomazko ahateak, motoak eta miniaturazko autoak. Gaztetxoek modu aktiboan parte hartuko dabe bildumagintzan izandako esperientziak konpartidura, berbaldi eta erakusketen bidez.
Programazinoan bestelako ekitaldi batzuk be izango dira: Mungiako J.M. Arregi Abesbatza, gune tematikoak eta panpinen etxeak. Era berean, azokan salerosketarako gune bat izango dau, sektoreko profesionalakaz eta bildumak handitzeko material espezializaduakaz.
Beste erakargarrietako bat LEGOren dioramen eta maketen erakusketak izango dira, horreen artean neurri handiko tren-maketa berezi bat. Hainbat alkartek be parte hartuko dabe, beren jardueren barri emoteko.
Era berean, ekitaldiak trukerako gune bat izango dau, bildumagileen arteko trukea errazteko eta, domekan, goizean auto klasikoen konzentrazino bat egingo da Legardako atletismo pistan.
Kontuak kontu, Azokea zapatuan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30etara eta domekan 10:00etatik 14:30etara edegiko da. Edozeinetzako da bildumazaletasuna eta ondarearen konserbazinoa bere forma guztietan sustatzea helburu dauen ekitaldian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
