XVIII. Artistak Egoitzan' martxan, proiektu eszenikoak bultzatzeko asmoz
2026-04-10 07:47 KultureaApirilaren 13ra arteko epea dago eskabidea egiteko.
Udalak, BilbaoEszena – Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, epea edegi dau artistek eta euskal konpainiek euren proposamenak aurkeztu deiezan eta apirilaren 13ra bitartean egin ahal izango dabe.
Laguntza-mueta jaso ahal izango dira: hasierako fasean dagozan proiektuetarako 2.000 euro eta garapen-fasean dagozanetara 4.000 euro.
Artistak Egoitzan Udalaren ekimena da eta urian sormen eszenikoa bultzatzea da asmoa, artista eta ikertzaileei baliabide ekonomikoak, baliabide teknikoak eta laguntza profesionala emonez.
BilbaoEszenak gehienez lau proiektu artistiko aukeratuko ditu, eta horien helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango dira. Deialdia Euskadiko artista eta konpainientzat bakarrik dago irekita.
Egoitzen iraupena gehienez 25 egunekoa izango da, aurkeztutako eta hautatutako proiektu artistikoaren arabera, eta uriko espazio eszenikoetan egingo dira, ahal dala garagarrilean, abuztuan, irailean eta urrian.
Hautatutako persona edo konpainiek euren sortze-prozesuak publiko orokorraren edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukerea izango dabe, bai BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren hurrengo edizinoan, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Arloko beste programa batzuen barruan.
Interesa daben persona edo konpainia guztiek badbilbao.eus edo bilbao.eus web guneetan agertzen diran argibideak jarraituko ditue. Ziurtagiri digitala eguneratuta izan beharko da.
Informazino osoa eta deialdiaren oinarriak BAD Jaialdiaren web orrialdean konsultau daitekez.
Artistak Egoitzan
Programearen helburu nagusia da sorkuntza eszenikoari laguntzea, sorkuntza bultzatzeko Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan jasota dagoan arlo estrategikoari erantzuten baiteutso. Baliabideak eskaintzen ditu (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak eta laguntzakoak...) eremu eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa-prozesu bat jorratu nahi daben erakunde artistiko edo banako artistentzat, zehatzi eszena barriakaz lotuagoak dagozanak, interes espezifikoa eta diziplina anitzekoa dabenentzat, antzerkia eta/edo jantzak ardatz nagusitzat hartuta, kaleko antzerkia edo zirkua lako diziplina tradizionalakaz loturea daben proiektuak alde batera itxi barik.
2025ean, lanketa fasean egozan hiru proiektu hautatu ziran: Encounters, Tripak Kolektiboarena eta Arte Bizien-Performancearen arloan kokatua; Free tour-X, Nuria Hernandorena, uri ezbardinetako turistifikazinoaren arazoa salatzen dauen antzerki-proiektu erlazionala; eta Munstro erritualak, Ibon Salvador Bikandirena, BAD-Bilbao Antzerki Dantza Jaialdiaren igazko edizinoan estreinautako dramaturgia, kontzertuaren eta jantzearen arloak inguratzen dituana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
