Astelehenean, hilaren 13an, edegiko dabe haurreskoletan izena emoteko epea
2026-04-09 12:38 KultureaFamiliek online edo aurrez aurre aurkeztu leikie eskaerea.
Euskal sare publikoko edozein ikastetxetan (Haurreskolak), ikastetxea edo ikastetxeak lehentasunaren arabera adierazota, 2025ean eta 2026an jaiotako umeentzako 1etik 10era bitarteko jaiobarrien kasuan, gainera, aparteko epe bat ezartzen da maiatzaren 20ra arte eskaerea formalizetako.
Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuak azpimarratu dauenez, lehen urteetatik hezkuntzarako dobako sarbidea bermatzea ez da neurri sozial hutsa, Eusko Jaurlaritzeak aukera-bardintasunaren alde egiten dauen apustu estrategiko bat da. Haurreskolak oinarrizko tresna dira hezkuntza-ibilbidearen hasieratik desbardintasunak konpensetako. Era berean, nabarmendu dauenez, zerbitzu honek, umeei beren garapenaren etapa erabagigarri batean lagundu eta familiei bere zuzenean laguntzen deutse konziliazinoan.
Sarea indartzea, ikstetxe eta plaza gehiago
Haurreskolak Partzuergoaren sareak 241 ikastetxe ditu gaur egun Euskadi osoan eta 8.940 plaza eskaintzen ditu 2026-2027 ikasturterako. Azken urteotan, dobakotasuna ezartzeak eskariaren eta matrikulearen hazkundea ekarri dau, eta 6.939 ume (0-2) izan dira eskolatzeko matrikulautakoak.
Datorren ikasturteari begira, Hezkuntza Sailak sarea zabaltzen jarraituko dau, plaza barriak sortuta eta ikastetxe gehiago edegita. Zehatz, 244 plaza barri sartzea aurreikusten da 2026-2027 ikasturterako.
Era berean, gaur egun 8 ikastetxe dagoz obretan edo handitze-lanetan: Erromo Getxon, Mamariga Santurtzin, Gros, Intxaurrondo hegoaldea eta Loiolako Erriberak Donostian, eta Zamakola, Elejabarri eta Txurdinaga Bilbon. Horrek aukerea emongo dau eskaintzea familien beharretara egokitzen jarraitzeko eta Euskadi osoan zerbitzuaren estaldurea hobetzeko.
Zerbitzua doban
Haurreskolen sare publikoa doban izango da, hezkuntza goiztiarrerako sarbide unibersala bermatzeko eta lehen urteetatik desbardintasunak murrizten laguntzeko.
Hezkuntzearen alderditik harago, Haurreskolak familia eta lana bateragarri egiteko baliabide bat dira, eta familiei zerbitzu hurbila, irisgarria eta kalidadekoa eskaintzen deutsee. Sareak, gainera, eredu inklusiboa bultzatzen dau txikitatik, euskerea ohiko hizkuntza izanik eta familiakaz hartu-emon estuak izanik, hezkuntza-prozesu osoan zehar.
Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuak zehaztu dauenez, Haurreskolen eredu pedagogikoak umeen ondoizatea eta garapen emozionala, kognitiboa eta soziala kokatzen ditu erdigunean, hareen beharretara egokitutako ingurune seguru batean.
Onarpen prozesua
• Eskaeren aurkezpena: apirilaren 13tik maiatzaren 4ra.
• Behin-behineko zerrendak argitaratzea: bagilaren 5ean.
• Erreklamazinoak eta zuzenketak aurkezteko epea: bagilaren 8tik 12ra.
• Eskaeran atzera egiteko epea: bagilaren 25era arte.
• Behin betiko zerrendak argitaratzea: bagilaren 26an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
