2026/04/09 - 2026/04/26
Bilboko Itsasmuseoan. | Erakusketak'Afro Etorkizunaren Kartografia'.
Museoko atarian instalautako telebista-pantailen bidez, bertaratutakoek Karina Senatore artista grafikoaren gidaritzapean emakume migratzaile eta errefuxiatu senegaldarrek sortutako collageen hautaketa bat ikusi ahal izango dabe. Afrofuturismoan inspirauta —hau da, irudimena erabiliz komunidade afrikarren eta ondorengoen oraina eta etorkizuna berrasmetea helburu dauen korronte kultural eta artistikoa—, collageek berreregite sinbolikorako praktika lez funtzionetan dabe: irudi-zatiak berratontzen dira narrazino eta aukera barriak edegiteko. Holan, erakusketeak irudimen kolektiborako ariketea proponiduten dau eta etorkizuneko irudiak sortzea baieztapen eta kontakizun barriak eregitea be bai.
Jardunaldia Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak diseinau du, ZAS! Euskal Zurrumurruen Aurkako Sarearen barruan, Itsasmuseumen eta Bilboko Udalaren lankidetzeagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren finantziazinoagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
