27. Bilboko Kalealdia iragarteko kartela plazan
2026-04-09 08:34 KultureaBagilaren 29tik garagarrilaren 4ra izango dira ikuskizunak.
Udalak Bilboko hainbat lekutan aurten barriro udearen hasieran izango dan Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren irudia aurkeztu dau.
Bilboko Udalak atondutako Bilboko Kalealdiaren egitarauaren aurrerapena da jaialdia iragarriko dauen kartelaren aurkezpena. Bilboko parke eta plazetara bueltauko da udako lehen egunetan, publiko guztiei zuzendutako ikuskizunakaz. Aurreko edizinoetan bezela, Euskadiko, estaduko eta nazinoarteko izen handiko konpainiek hartuko dabe parte, tokiko taldeen presentzia nabarmenagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
