Lola L. Mondéjar, Ebbaba Hameida eta Eileen Truax protagonista Bilbon
2026-04-09 08:03 KultureaGaur egungo testuinguruan xenofobiaren hazkundes aztertuko dabe.
Indarkeria eta xenofobiaren ikuspuntuak testuinguru garaikidean proposamen osogarri eta dialogikoa da Alejandro G. Iñárritu zinemagile mexikarrak gidatutako Carne y Arena instalazino murgiltzailearen barruan. Egitasmoaren helburua ikuspegi emozional eta filosofikoa eskaintzea da, gaur egungo testuinguruan xenofobiaren eta misoginiaren hazkundea, baita eskuin muturraren hazkundea be, hausnartzen laguntzeko. Testuinguru hori bizitearen digitalizazinoak, hartu-emon deshumanizatzaileak eta kontakizunen sinplifikazinoak marketan ditue.
Horretarako, Lola L. Mondéjar izango da bertan, psikoanalista eta pentsamendu garaikidean erreferentea, eta 2024ko Anagrama saiakera-saria irabazi dauen Sin relato. Atrofia de la capacidad narrativa y crisis de la subjetividad lanaren egilea; Ebbaba Hameida idazlea, Flores de papel liburuaren egilea eta RTVEko kazetaria, Ukrainako gerra eta nazinoarteko beste gatazka batzuk landu dituana; eta Eileen Truax kazetaria, migrazinoetan espezializautakoa eta El muro que ya existe. Las puertas cerradas de Estados Unidos lanaren egilea, herrialde horretan lau hauteskunde presidentzial jarraitu dituana. Barriketaldia Raquel Celisek moderauko dau, nahitaezko desplazamenduan aditua eta Zehar-Errefuxiatuakaz erakundeko Deserrotuak lan-arloaren koordinatzailea.
Hitzordua gaur, hilak 9, arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta edozeinek parte hartu leike Itsasmuseumeko auditorioan.
Cartografías del Futuro Afro
Ondoren, 20:00etan, Cartografías del Futuro Afro erakusketearen inaugurazinoa izango da. Museoko atarian instalautako telebista-pantailen bidez, bertaratutakoek Karina Senatore artista grafikoaren gidaritzapean emakume migratzaile eta errefuxiatu senegaldarrek sortutako collageen hautaketa bat ikusi ahal izango dabe. Afrofuturismoan inspirauta —hau da, irudimena erabiliz komunidade afrikarren eta ondorengoen oraina eta etorkizuna berrasmetea helburu dauen korronte kultural eta artistikoa—, collageek berreregite sinbolikorako praktika lez funtzionetan dabe: irudi-zatiak berratontzen dira narrazino eta aukera barriak edegiteko. Holan, Cartografías del Futuro Afrok irudimen kolektiborako ariketea proponiduten dau eta etorkizuneko irudiak sortzea baieztapen eta kontakizun barriak eregitea be bada.
Jardunaldia Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak diseinau du, ZAS! Euskal Zurrumurruen Aurkako Sarearen barruan, Itsasmuseumen eta Bilboko Udalaren lankidetzeagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren finantziazinoagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
