Proiektuak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 30ean amaituko da

Bizkaie! 2026-04-08 09:54   Kulturea

Mungiako historian emakumeek izandako zeregina genero-ikuspegitik ikusarazotea da helburua.

Mungiako Udaleko Gizarte Ekintza eta Bardintasun Sailak bultzatutako Mungiako emakumeen historia barrirakurri ikerketa-azterlanaren proiektuak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Proiektu honen helburua Mungiako emakumeek historian zehar izan daben zeregina berreskuratzea eta balioestea da, arlo sozial, ekonomiko, kultural edo laboralean egindako ekarpenak ikusarazoz. Ikerketa honen bidez, tokiko historiari beste begirada bat eskainiko jako, genero-ikuspegia txertatuz eta gizarte bardinzaleago bati lagunduz.

Azterlanak 3.800 euroko zuzkidura ekonomikoa izango dau eta esleipenetik lau hilabeteko iraupena. Banaka zein taldeka aurkeztu ahal izango da eta Mungiako emakumeek lanaren eta lanbideen arloan aurreko mendeetan izandako zeregina aztertu beharko da.

Proposamenek metodologia argia, zehaztutako helburuak eta justifikazinoa jaso beharko ditue, genero-ikuspegia ardatz hartuta. Gainera, zehatz balorauko da udalerriko emakumeen memoria historikoari egindako ekarpena, bai eta bardintasunean eta ikerketan izandako prestakuntzea eta esperientzia be.

Kontuak kontu, epea luzatuta, Mungiako Udalak parte-hartzea erraztu nahi dau eta kalidadeko proiektuen aurkezpena sustatu, emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko eta gizarte bidezkoago eta bardintasunezkoago baterantz aurrera egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu