Apirilaren 10ean, Bilboko Euskaldunan 'Orkresta' eskainiko dabe
2026-04-08 08:06 MusikeaBilbao BBK Livek bere 20. urteurrenean bultzatutako proposamen berezia.
Bilbao Orkestra Sinfonikoak jaialdiaren memoria kolektiboa markau daben ereserki batzuk formatu sinfonikoan berrinterpretauko ditu, Richard Balcomberen zuzendaritzapean, Bilbao BBK Liven kontakizun musikala Kobetamenditik harago zabalduz eta uriko agertoki barri batera eroanez.
80 musikari baino gehiagok bizitasuna emongo deutse Bilbao BBK Livetik igarotako artisten hamabost abesti baino gehiagori, Kobetamendin entzun diran ereserki batzuk klabe sinfonikoan berrinterpretauta. Kontzertu parebako honetan, Bilbao Orkestra Sinfonikoak abesti horreek hari, haize eta perkusino bidez eraldatuko ditu, jaialdiaren energía orkestra-hizkuntzara eroanez. Jaialdiaren ibilbideari eta artistei, publikoari eta uria lotzen dituan konexino emozionalari egindako omenaldia da, baita musika sinfonikoa publiko barrietara hurbiltzeko konbita be.
Errepertorioan, jaialdiaren eta musika herrikoi barriaren historiako abestietako batzuen irakurketa barriak entzungo dira, besteak beste, Just Like Heaven (The Cure), Enjoy the Silence (Depeche Mode), Wake Up (Arcade Fire), La Perla (Rosalia) eta Last Nite (The Strokes) eta Sweet Child O ‘Mine (Guns N’ Roses), Roxanne (The Police), Common People (Pulp) edo Viva La Vida (Coldplay) lako klasikoak ezin ahaztu, belaunaldiak eta estiloak josi eta irudimen kolektiboaren parte diran abestietan geruza emozional barriak erakusteko.
Proiektuaren izenak idea hori laburbatzen dau: Orkresta berezi horrek orkestra eta jaialdia buztartzen ditu, uniberso sinfonikoaren eta Bilbao BBK Live jaialdiak izan dauen espiritu musikalaren arteko topaketea sortzeko.
Proposamen honi esker, jaialdiak bere ekintza-eremua zabalduko dau urian eta publiko askoren arteko topagune berezia izango dau, generoen, belaunaldien eta sensibilidadeen arteko zubiak eregiteko bokazinoa indartuz. Orkresta jaialdiaren ibilbideari egindako omenaldi lez eta, aldi berean, musikea biziteko modu barriak aztertzen jarraitzeko bide lez aurkeztu dabe.
Proiektu honek BBK Banku Fundazinoaren, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Sailaren, Kutxabanken eta San Miguelen laguntzea dau, Bilbao BBK Liveko unibersoa uriko agertoki barrietara hurbiltzeko proposamen honetan bidelagun izan baitira.
Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
