'Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo', apirilaren 9tik 29ra

Bizkaie! 2026-04-08 07:55   Kulturea

Apirilaren 23an ospatzen dan Liburuaren Nazinoarteko Egunaren inguruan egiten da.

'Musika Galduaren Bila'. Euskeraz. Hizlaria: Eneko Etxebarrieta. | Ikusi handiago | Argazki originala

Helburuak dira liburua eta irakurketea sustatzea, batez be umeen artean, baita euskerazko kultur eskaintzea bultzatzea be. 

Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo programearen hirugarren edizinoa apirilaren 9tik 30era egingo da. Egun horreetan, Bilboko auzoetako liburutegiek eta udal-zentroek parte hartuko daben narratzaileak hartuko ditue, umeei eta helduei zuzendutako ipuinak interpretauko dituenek.

Liburua eta irakurketea umeen artean sustatzeko eta euskerazko kultur eskaintzea bultzatzeko estrategiaren barruan kokatzen da.

Ipuin kontalari guztiak euskeraz izango dira baina hiru salbuespen dagoz: apirilaren 16an, San Frantziskoko Liburutegian, gaztelaniaz; apirilaren 18an, Karmelo plazan, Santutxun, gaztelaniaz, euskeraz, arabieraz eta amazighez; eta apirilaren 29an, ingelesez, San Adriango Liburutegian.

Udal zentroetan sartzea librea eta dobakoa izango da edukierea bete arte; liburutegietan, barriz, beharrezkoa da izena emotea zentroaren beraren e-postara mezua bialduta:

bibliotecasanfrancisco@bilbao.eus
bibliotecadeusto@bilbao.eus
esperantza@bilbao.eus
bibliotecarekalde@bilbao.eus
bibliotecazabala@bilbao.eus
bibliotecaibaialde@bilbao.eus
bibliotecazurb@bilbao.eus
bibliotecacastanos@bilbao.eus

Kultura Barrutik Bilboko Udalak sustatzen dau uriko auzoetan kultura-jardueren aukera zabala eskaintzeko.

Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo

Apirilaren 9an, eguenean izango da lehenengo saioa Abandoko Udaltegian, Musika Galduaren Bila. Euskeraz. Hizlaria: Eneko Etxebarrieta. Arratsaldeko 18:00etan

Egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu