24.400 bisitari jaso ditu Aste Santuan Guggenheim Bilbao Museoak

Bizkaie! 2026-04-07 11:20   Kulturea

Egunik jentetsuena barikua izan da, 6.731 bisitarigaz.

Aste Santuan, Eguen Santutik Pasko Astelehenera, 24.400 persona hurreratu dira eta bisitarien jatorri geografikoari erreparauta % 60 atzerritik heldu dira, eta nabarmena izan da Frantziatik (% 9,3), Alemaniatik (% 8,3), Erresuma Batutik (% 7,4), Italiatik (% 5,2) eta Portugaletik (% 3,3) etorritako bisitari-kopurua. Estatuko bisitariak guztizkoaren % 40 izan dira, ugarienak kataluniarrak (% 8,9) eta madrildarrak (% 7,3). EAEtik etorritako publikoa, barriz, % 6,3 izan da.

Bisitariek aukerea izan dabe programa artistiko erakargarri batez gozetako tartean aldi baterako hainbat erakusketa baitagoz Bilbon, besteak beste, Ruth Asawa: Atzerabegirakoa; eta in situ: Mark Leckey; eta hantxe egoan Uria bere bikaintasunean eta Lurraren Arteak, Iberdrolak babestua; baita BBK babesle dauen Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak erakusketa iraunkorra be.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu