Herritarren sormena piztuteko deia
2026-04-07 10:02 KultureaIdatzi eta konpartidu zure ahotsa Bermeoko 2026ko jai-liburuan.
Hamabost urtetik gorako edozeinek parte hartu leike deialdian, gehienez lan bi aurkeztuta. Testuek askotariko gaiak jorratu ahal izango ditue, betibere Bermeogaz edo bermeotar komunidadeagaz loturea badabe: kondairak, istorioak —benetakoak zein asmautakoak—, efemerideak, kultura adierazpenak edota antropologia, historia, hizkuntza, artea edo musikea lako diziplinak, besteak beste.
2026ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako jai-liburua aberastea da asmoa, ekimenaren helburu nagusia da kulturea, tradizinoa eta jakintzea sustatzea eta, aldi berean, sortzaileei euren lanak plazaratzeko aukerea emotea. Ez da eretxi artikulurik onartuko. Lanak bialtzeko epea 2026ko bagilaren 26an amaituko da, 14:00etan.
Aurkeztutako lanek originalak eta argitarabakoak izan beharko dabe eta gehienez 9.000 karaktereko luzerakoak. Euskeraz sortutako testuek lehentasuna izango dabe eta, oro har, jai-liburuko eduki nagusia euskeraz argitaratuko da.
Lanak aurkezteko orduan, ezinbestekoa izango da testuak izenburua izatea eta jagokon eskaera-inprimakia beteta aurkeztea (IN-E 291/02-22 edo IN-G 291/02-22). Jai-liburuan argitaratzerakoan, lanaren izenburua eta egilearen izena agertuko dira.
Lanak papelean zein euskarri informatikoan aurkeztu beharko dira (Word formatuan) eta bide bi honeetako edozeinetatik entregau ahal izango dira: aurrez aurre, Berhaz Bulegoan (Ertzilla kalea 6-8), edo bide telematikoan, Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
Aurkeztutako idazlanen artean, beren-beregi balorauko dira ikuspegi inklusiboa, bardinzalea eta aniztasuna errespetetan daben lanak, baita genero-rol estereotipatuak gainditzen dituenak eta persona guztien duintasuna sustatzen dabenak be.
Bermeoko Udalak herritarrak animau nahi ditu euren ahotsa eta irudimena konpartidu deien, istorio, ikuspegi eta berba bakotxa oinarrizkoak baitira komunidadearen memoria kolektiboa eregiten jarraitzeko.
Oinarriak eta eskaera orriak eskuragarri dagoz hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
