Bilbok 'Ehun urteko Komertzioen Eguna' ospatuko dau

Bizkaie! 2026-04-07 09:34   Kulturea

Metro Bilbaon argazki erakusketea izango da apirilaren 15era arte.

Ehun urtetik gora dituen Bilboko saltokien argazki-erakusketea Metro Bilbaoko Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian dago eta apirilaren 15era arte egongo da zabalik.

Ehun urteko establezimenduen 45 irudi dituen 16 panelek osotzen dabe ekimena eta tokiko merkataritzeari laguntzeko udal-estrategiaren parte da, Bilboko merkatariei eskerrak emoteko eta omenaldia egiteko be bada.

Bilbok Ehun Urteko Komertzioen Eguna ospatuko dau, apirilaren 10ean, uriko ehun urteko saltokien argazki-erakusketeagaz. 

Iaz Uribitarte pasealekuan, Ertzilla kalean eta Erriberako Merkatuaren inguruetan lortutako erantzun bikainaren ondoren, Metro Bilbaoko argazki-erakusketearen helburua da, barriro be, ehun urtetik gorako saltokiek Bilboko herritarren eta uria bisitetan daben personen aurrean daben ikusgarritasuna indartzea eta Bilboko bizitza ekonomiko, kultural eta sozialari egindako ekarpena balioestea eta eskertzea.

Erakusketan 16 panel topauko ditu bisitariak, Bilboko ehun urteko establezimenduen 45 irudi, hain zuzen be eta negozio horreen alderik gizatiarrena, nortasuna eta izaera historikoa erakusten dabenak. Sarrerako elementu legez, Metro Bilbaoko erakusketeak panel deskribatzaile bat be badau, ekimena testuinguruan kokatzeko eta herritarrei informazinoa emoteko. Era berean, QR kode bat be badauka, ehun urtetik gorako Bilboko saltoki guztien kokapen-mapea eskuratzeko.

Bilboko Ehun Urteko Komertzioen Eguna apirilaren 10ean ospatzen da, urteko 100. eguna dalako eta 2024an egin zan lehen aldiz, establezimenduek eurek proponidutako ekimen legez. Helburua da Bilboko Udalak EHUN: Betiko dendak betirako – Comercios de toda la vida y para toda la vida ehun urteko komertzioen komunidadearen inguruan bultzatutako proiektua indartzea; komunidade horrek etenbao jardueran 90 urte baino gehiago daroezan negozioak batzen ditu, kokapena aldatu, belaunaldiz belaunaldi kudeaketea transmitidu edo lan egiteko moduak eguneratu baditue be, betibe produktu edo zerbitzu mueta berari eutsiz. Gaur egun, 56 saltokik dabe izentapen hori.

Erakusketan parte hartu daben ehun urteko saltokiak

Alimentación Larrinoa; Antonio Martínez; Calzados Bizkarguenaga; Calzados Otazua; Camisería Muñoz; Casa Rufo; Cerrajería Somera; Cestería Alonso; Charcutería Alemana Hermann Thate; Cuchillería Inchaustegui; Cuchillería La Tijera; Delicatessen López Oleaga; Droguería-Perfumería Juan Torre; El Arratiano; El Equipo de Viaje; Erkoch; Farmacia Colón Museo; Farmacia Pont; Farmacia Uriarte; Farmacia Víctor Llorente; Farmacia Zaballa; Floristería Rementería; Grabados y Sellos de Caucho Viuda de Santiago Santos; Heladería Nossi-Bé; Joyería Ignacio Álvarez; La Belga; Los Encajeros; Lotería Azcarreta; Lotería La Cruz; Máquinas de Coser Alfa Bilbao; Meltxora; Paragüería Leoz; Pastelería Arrese 1852 Gozotegia; Pastelerías Martina de Zuricalday Bilbao; Pedro Salcedo; Pescadería Marisa; Plantas, Semillas y Flores Mikel Zuazua; Reparación de Calzado Benito; Sastrería Cardenal; Sombreros Gorostiaga; Tejidos El Paraíso; Turronería Heladería Adelia Iváñez; Ultramarinos Gregorio Martín; Ultramarinos Idoia; Zubiri 1908.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu