XXIX. Hegaluze Sarirako hautagaien proposamenak aurkezteko epea zabalik
2026-04-01 12:18 Pil-pileanAzken eguna apirilaren 19a izango da.
XXXII. Arrain Azokearen barruan emongo dan XXIX. Hegaluze Sarirako hautagaiak proponiduteko epea zabaldu da. Hegaluze Sariak ekintza puntual edo jarraipen profesional bat saritzen dau eta Bermeoren izena zabaldu eta goratu dauen edo herriaren alde lan egin dauenari empten jako. Saria persona, erakunde, alkarte, enpresa edo proiektu batek jaso leike eta proposamenen artean arlo guztietako ekintza muetak aurkeztu daitekez: kirola, enpresea, kulturea, gizartea, ekonomia...
Irabazlea Arrain Azoka Elkarteak aukeratuko dau eta hautagai batentzako proposamen asko badagoz bat izatea legez hartuko litzateke, botazinorik egin barik. Proposamena aurkeztu gura dabenek orri batean idatzi beharko dabe aukeratuaren datuak eta arrazoiak. Proposamenak modu bitan aurkeztu daitekez:
Bermeoko Udal Turismo Bulegoan edota turismoa@bermeo.eus posta elektronikora idatzita.
Hautagaien proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 19a (domeka) izango da. Ondoren, XXIX. Hegaluze Saria maiatzaren 22an emongo da, urtero egiten dan moduan, Arrain Azokearen inaugurazino
ekitaldian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
