Badator Balmasedako Pasino Bizia

Bizkaie! 2026-04-01 11:00   Pil-pilean

Jarduera nagusiak Eguen Santu gauean eta Bariku Santu goizean egiten dira.

  • Eguenean, apirilaren 2an, arrratsaldeko 19:00retan, San Severino plazan hasiko da Pausoen Prozesinoa eta hortik Correría eta Martín Mendía kaleetara joango dira, barriro hasierako puntura bueltetako. Pausoak ikuskizunean nabarmendu nahi da erromatarrek eta penitente kapuxa jantziek, oinutsik eta gurutzeakaz kargauta joaten dirala. Kolitza Abesbatzak eta Azkoaga musika bandeak be parte hartzen dabe.

Azken afaria (21:30) izango da.

  • Bariku Santuan

Pilatoren epaiketea (09:30), Gurutze Bidea (10:30) eta Lur-emotearen Prozesinoa (19:00).

Aurreko eguneko personaia eta pausoakaz batera Magdalena, Ama Birjinea, Beronika, Apostoluak eta goizeko Antzezpeneko beste personaia batzuk desfiletan dabe.

Pausoen kalidadearen eta personaien iluntasunaren artean, prozesino honetan tristurea eta norberaren barrurako bidea islatzen da.

Isiltasunaren Prozesinoa. Bisitariek gitxi ezagutzen daben prozesinoa, baina berezienenetakoa. Guardia Erromatarrak isiltasun hilobiratuan eskoltetan ditu Hilerriaren Kristoaren eta Minenaren pausoak hilerriaren, erresponstoa egin ondoren Kristoaren pausoa bere ohiko lekuan jartean da, kanposantuaren kapilarako hormetan, eta Minenarekin eleizara bueltetan da.

Ehunka lagun hurreratzen dira prozesinora kandelak biztuta.

Ibilbidea 21:30ean hasiko da eta ibilbidea ondokoa izango da: San Severino plazan hasten da, Pío Bermejillo eta Martín Mendía kaleetatik igaroten da, Millonarioaren zubia gurutzatu eta kanposanturantz bidea hartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu