2026/04/01 - 2026/04/04
Bilbon. | JardunaldiakBilbao Basque FEST 2026.
Bilboko Udalak Aste Santuko egunetan atontzen dauen euskal kulturearen erakusleiho handiak, doban, barriro be publiko guztientzat diseinautako jarduerak ekarriko ditu.
Erreferentziazko uri-jaialditzat hartuta, aurten be gogor dator nobedadez ganezka eta uriko hainbat gunetan izango diran jarduerakaz, betiko sei ardatz tematikotan sailkatuta: Musikea, Kulturea, Zinemea, Market, Gourmet eta Sport.
Jaialdiaren nobedade garrantzitsuenetako bat da bere eskaintzearen zati handi bat Euskal Kulturaren Plaza izeneko gunean konzentrauko dala; berau eszenatokia dauen espazio berezia da, Arenaleko Kaian kokatukoa eta edizino honetako erdigune izango dana, musika askogaz, Herri Kirolalaz eta showcookingak be izango dira, jarduera gastronomikoak...
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
