Saran itzulpengintzeari eskaini deutse profesionalen eguna

Bizkaie! 2026-04-01 08:10   Kulturea

Berbaldiak Sarako Lur Berri gelan izango dira, 2026ko apirilaren 7an.

Sarako Idazleen Biltzarraren barruan, itzulpengintzeari eskaini deutse profesionalen eguna, itzulpenaren nondik-norakoak molde osoan nabarmentzea dauelarik helburu: hizkuntzei lotutako testuingurua, itzulpenaren ezaugarri eta zenbakiak, arlo horretako antolaketa profesionala, argitaratzaileen estrategiak eta eragile publikoen politikak.

Egitaraua

9:30 - 10:45

Euskal literaturea eta itzulpena: hizkuntza ingurumen honetan zein toki, zein garrantzi, zein hartu-emon. Hizlaria Elizabete Manterola, Itzulpengintza eta Interpretazino Graduko irakaslea eta ikertzailea EHUn.

11:00 - 12:15

Euskal literatura itzuliaren merkatua: gaur egungo ekoizpena eta estrategiak. Hizlaria: Peio Uhalt, Baionako Elkar liburu-dendako arduraduna.

12:30 - 14:00 Bazkaria

14:15 - 15:30

EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea: ereduzko itzulpengintza baterako ekarpenak eta lanbidearen erronkak. Hizlaria: Fernando Rey, EIZIEko kidea eta literatur itzultzailea.

15:45 - 17:00

Euskal literatura-sorkuntza nazioartean zabaltzen lagundu: Etxepare euskal institutuaren ekimenak. Hizlaria: Imanol Otaegi, Etxepare Institutuko kultura zuzendaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu