Pasaia Itsas Festibalean, San Juan baleontzia eta Canada, ohorezko konbidaduak

Bizkaie! 2026-03-31 11:38   Kulturea

Bost mendeko loturea berpiztuko dabe.





Festibalak egungo Canadako lurraldeko herri indigenakaz izandako hartu-emon historikoak eta lurralde bien arteko itsas ondare partekatua barriro berpiztuko ditu San Juan baleontzia Pasai San Pedron atrakauta egongo da eta festibalean zehar bisitau ahal izango da neurri txikiko ontzi tradizionalek oraindino aukerea dabelako festibalaren webgunearen bidez izena emoteko (hemen).

Pasaia Itsas Festibala hasteko aste gitxi batzuk falta diran honetan, atontzaileek edizino honetako mugarri nagusiak argitaratzen jarraitzen dabe: San Juan baleontziaren presentzia —publikoak, azkenean, bisitetako aukera izango dauena— eta ohorezko gonbidadu izango dan Canadaren parte hartzea; honek, orain bost mende baino gehiago, Atlantikoa bitarteko zala, euskaldunek eta Canadak ehundutako hartu-emonak barriro bizibarritzeko helburua izango dau.

Holan, maiatzaren 14tik 17ra izango dan Itsas Festibalaren laugarren edizinoak programa zehatza eskainiko dau ohorezko gonbidauaren itsas kultureari eskainia, arreta berezia jarriz gaur egungo Canadako lurraldeko herri indigenetan. Zehatz, Pasaia Itsas Festibalak Lehen Nazinoak, Inuit eta Canadako Atlantikoko itsas tradizino ezbardinen parte-hartzea izango dau, lurralde hareetako aniztasun kulturala gertutik ezagutzeko aukerea emonez.

Proposamen ugari ondarearen, gastronomiaren, musikearen edo artisautzearen ingurukoa eta lurralde bien arteko lotura historikoak zein herri indigenek hartu-emon horreetan izan daben eginkizuna balioan jarriko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu