Mugan taldearen single barria 'Geratzen dena' plazan

Bizkaie! 2026-03-31 11:04   Musikea

Estudioko hirugarren diskoaren aurkezpenean dabil buru-belarri Mugan. Zati bitan banatutako diskoa da Bizitza ozen denean. Eta bigarren zatiko lehen aurrerapena da orain ataratakoa: “Geratzen dena”.

Lan hau Xabier Erkizia produktorearen gidaritzapean egin dabe, Berako MIK estudioan. Disko bat, zati bi. Gai antzekoen inguruan jarduteko modu bi.

Hmar kantu, zati bi. Lehen zatia, zezeilean plazaratu Eben eta bigarrena hurrengo hilabeteetan izango dogu plazan. Aurretik, aurrerapen kantua atara dabe, bideoklip eta guzti.

Mugan 2017an Donostian sortutako pop-rock eta folk taldea da.

Kontzertuak

  • Apirilaren 3an, Bilboko Bilborock Aretoan.
  • Apirilaren 11n, Baionako Zizpa Gaztetxean.
  • Apirilareb 17ab, Donostiako Antzoki Zaharrean.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu