Argitaratu bako 16 lan apirilaren 10etik maiatzaren 3ra

Bizkaie! 2026-03-31 10:49   Kulturea

XIII. Antzerki Arina Bilbon.

Arriaga Udaberrian, ohikoa dan lez, publikoak eta antzezleek hain gustoko daben, Pabellón 6ko Antzerki Arineko Jardunaldiak datoz, aurtengoa 13. edizioa izango da, irudi barrituagaz eta Gazte Konpainiaren espazio barrian.

Jardunaldien oinarriek adierazoten daben bezela, antzeztuko diran piezak estreinau bakoak izango dira, hau da, erabateko estreinaldiak. Lau astegoienetan (apirilaren 10etik maiatzaren 3ra) 16 pieza ikusi ahal izango dira (11 gaztelaniaz eta 5 euskeraz). Astebururo 4 proposamen ezbardin. Aurten, ia 50 antzezle egongo dira oholtzan 16 istorio horreei bizia emoteko: umorea, hausnarketea, ironia, keinu-antzerkia, dramea, zuzeneko musikea...

  • Lehenengo astegoienean, apirilaren 10etik 12ra, Fedegabeko Odolkia ikusi ahal izango da, Ander Lacalleren testua, Kepa Errastik zuzendua eta Omar Somai eta Ander Lacalle protagonista dituana. Highway to the past, Sofia Zalliok zuzentzen dau Yeray Vazquezen testu hau, antzezleak Yeray Vazquez eta Luken Urruzmendi dira. Hot Dawwg, Inés Arestiren testua, egilea bera eta Aitor Echarte protagonista dituana, Borja Ruizen kanpoko begiradeagaz. Miricol Sandra Tejero Ruizen dramaturgia eta zuzendaritzea, antzezten egilea bera, Adriana Navarrogaz batera. Alaitz Cabriada kanpoko begiradearen arduraduna da.
  • Bigarren astegoienean, apirilaren 17tik 19ra, lau lan barri: Agur Ben-Hur, Iratxe Urkiaga eta Alaine Agirreren testua, Iratxe Urkiaga eta Miren Gojenola antzezle lanetan. Hasta que la muerte nos junte, Galder Irustaren zuzendaritzea eta dramaturgia, Ione Irazabalek eta Kepa Alessok antzeztua. Matadora Paloma Ricok zuzendutako zuzeneko musikea dauen pieza; antzele taldea: Idoia Sainz-Trápaga, Yvonne Corcuera, Paloma Rico, Kepa Ajuria eta Eneko Casado azken hau gitarrea joten. Eta, azkenik, Viaje viejo Josu Angulo Anthonisen eta Tamara Lucarini Cortések idatzi eta zuzentzen dabe Diego Pérez, Leire Orbe eta Josu Angulo Anthonisen protagonista dituan obra hau.
  • Hirugarren astegoienean, apirilaren 24,25 eta 26an, lau pieza barri estreinauko dira: Diamante gordina Getari Etxegaraik zuzentzen dau Aitor Fernandinok idatzi eta Aiora Sedanok eta Aitor Fernandinok antzeztutako obra hau. Eso que te gustaria decir y no dices Itxaso Gil eta Alazne Astorga dira Saioa Miguelegaz batera zuzendutako lan honen protagonistak. Goiuri, arazo bat dugu! Idoia Garzesen testua, Leire Ormazabal, Anje Oregi eta Koldo Olabarrik interpretauta Mikel Martinezen kanpo begiradapean. Eta amaitzeko, Los ultimos cuerdos, Aitor Pérez eta Aisha Yergak zuzendutako eta azken honen dramaturgia, Aisha Yerga, Aitor Pérez, Lide Márquez, Lucía Losada, Naroa Casas, Gorka Zarraga eta Jesús Marauri protagonista dituana.
  • Azkenik, maiatzeko zubian, maiatzaren 1etik 3ra, azken lau obrak ikusiko dira. Bilbo S.L. Lander Telletxearen testua, Laura Martínek zuzendua eta Ángela Baenak, Abel Delgadok, Merche Secundinok eta Lander Telletxeak antzeztua. Nonato y aborta, Ibai Ariztegi Ziaranek idatzi eta zuzentzen dau testu hau, Garazi Urkola eta Xanti Korkostegi Roldán protagonista dituala. Un caballo de ceniza, sorkuntza kolektiboa, Ana Álvaro Tormo, Nagore Cenizo-Arroyo eta César López Egeak interpretauta zuzeneko txalaparteagaz (Nuria Gorospe Zufiaur eta Inge Drieskens). Eta amaitzeko, ... Y lo sabes, Adrian Strattak zuzentzen dau Gotzon Auzmendiren dramaturgia hau, Marce Misson, David Mas eta Aria Arnaiz protagonista dituala, Ander Aginagalde jantzariagaz batera.

Lehiaketako 4 astegoienen ondoren, maiatzaren 10ean, domeka goizean sari-banaketea egingo da, jardunaldiakaz amaitzeko: Muntaia onenari Alex Angulo Saria (Bilboko Udaleko Kultura Sailaren dirulaguntzinoiari esker), Euskerazko lan onenari Kriselu Saria (Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzinoari esker), Café Bilbao–Tartean Teatroa Sari berezia, produkzinorako laguntzea, Antzezleen Saria Pabellón 6 Antzerki Laborategiaren eskutik eta Publikoaren Saria.

Jardunaldiak Pabellón 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Alkarteak sustatzen ditu, Bilboko Udaleko Kultura Arloaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Café Bilbao-Tartean Teatroaren eta Pabellón 6 Antzerki Laborategiaren laguntzeagaz.

Antzezlanak bariku eta zapatu arratsaldeetan (19:30etik aurrera) eta domekatan saio bikotxean izango dira: goizez (12:00etatik aurrera) eta arratsaldez (19:00retatik aurrera).

Sarrerei jagokenez, bonu mueta bi egongo dira: Bonu bat eguneko pieza guztiak ikusteko 17 euroan eta pieza bi ikusteko Bobu Itxia 10 euroan. Pieza guztiak ikusteko Bonuak www.pabellon6.org webgunean eta txarteldegian erreserbau daitekez eta pieza biko Bonuak emonaldiaren egunean bertan baino ez leihatilan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu