Iñaki Viñasprek irabazi dau 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2026-03-30 07:40   Bertsolaritzea

Unai Anda Delikagaz izan da buruz burukoa.

Iñaki Viñaspre Simon. | Ikusi handiago | Argazki originala

Europako Biltzar Jauregian giroa bero egon da, ia 800 bertsozale batu dira bertan, sei bertsolarien lanari adi. Zozketeak erabagitako ordenean kantau dabe bertsolariak: Martin Abarrategi Sarrionandia, Maddi Agirre Epelde, Unai Anda Delika, Aroa Arrezubieta Barredo, Peru Abarrategi Sarrionandia eta Iñaki Viñaspre Simon.

Ariketaz ariketa lehenengo atala bete ostean, Iñaki Viñaspre Simonek eta Unai Anda Delikak lortu dabe puntu gehien lortzea eta eurek kantau dabe buruz-burukoan. Azkenean, Viñasprek jantzi dau txapela Santiago Diaz de Espada Fernandez de Monjeren eta Nura Elorriaga Bernausen eskutik.

Sailkapena

  • Iñaki Viñaspre Simon....................1141
  • Unai Anda Delika..........................1124.5
  • Peru Abarrategi Sarrionandia...........749,5
  • Aroa Arrezubieta Barredo................749
  • Maddi Agirre Epelde.......................740,5
  • Martin Abarrategi Sarrionandia.........710

Martxoak 3 Akarteko kideek jantzi deutse Viñaspreri, belaunaldikotasuna adierazo. 50 urte igaro dira martiren 3ko sarraskia jazo zanetik, eta Arabako Bertsozale Alkarteak autortzea egin deutso alkarteari egindako ibilbide eta lanagaitik.

Txapelaz gan sari gehiago be izan dira eta hurrengoek emon ditue: Aiaraldea Komunikabide Faktoriaren izenean, Gartzen Garaio Atxurrak, Gasteizko Lazarraga Kultur Alkartearen izenean, Xabi Antia Zuaznabarrek, Oiongo IKA euskaltegiaren izenean, Esther Mauleon Garciak, Zalduondoko Kultur Alkartearen izenean, Jon Ruiz de Pinedo Lekuonak, Mendialdeko AEKren izenean, Kora Madinabeitia Ezkurrak, Gorbeialdeko Zigoitia Euskeraz Alkartearen izenean, Askoa Urzelai Bengoetxeak eta Euskal Herriko Bertsozale Alkartearen izenean, Aritz Bidegain Aire.

Gai-emoile lanetan Arantxa Sobrino Lasa eta Irati Martinez Izaga ibili dira. Epaileak, ostera, ondokoak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Aitor Jimenez Tolosana, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneritz Azkue Basurko, Fernando Sopelana Alonso, Marta Ortiz Mateo, Mikel Fernandez de Arroiabe Idigoras eta Miren Bakarne Urreaga Etxeberria. Idazkari lanetan Endika Jimenez Enbeita ibili da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu